Jakaloa jakaren, (Bos grunniens) eta Amerikako bisontearen, (Bos bison), arteko nahasketa bat da, gizakiak sortua. Beraz animali hibridoa da.[1]
Zenbait jakalo aurkitu daitezke Txinan eta Tibeten, non aspalditik nahastu dira yakak eta zebuak etxeko behi arraza ezberdinekin. Dena den, yakaloen kopurua oso txikia da munduan zehar. Abere hauek bereziki Kanadako Alberta izeneko eskualdearen erdialdean aurkitu daitezke. Bertan "yak-bisonteak ", edota "behi alternatiboak" deitzen dituzte. Albertako zenbait abeltzainek behiak bezala zaintzen dituzte yakaloak. Dirudienez etxeko beste zenbait abere arrazak baina gogorragoak dira bertako neguko eguraldi kaskarrei egokitzeko.