James Guy (Kirkcaldy, Eskozia, Erresuma Batua, 1997ko urriaren 3a) igeriketan aritzen den kirolari britainiarra da.
2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Rio 2016an (Rio de Janeiro), bi domina eskuratu zituen:
4x200 errelebo librean, zilarrezkoa lortu zuen Erresuma Batuak 7.03,13ko denborarekin, AEBko taldearen atzetik (urrezkoa, 7.00,66ko denborarekin) eta Japoniakoaren aurretik (brontzezkoa 7.03,50ekoarekin). Erresuma Batuko taldekideak hauek izan ziren: Robbie Renwick, Dan Wallace, Duncan Scott, James Guy eta Stephen Milne.
4x100 lau-estiloko erreleboan, zilarrezkoa lortu zuen Erresuma Batuak 3.29,24ko denborarekin, AEBren atzetik (urrezkoa, 3.27,95ekoarekin) eta Australiari aurre hartuz (brontzezkoa 3.29,93koaz). Hauek osatu zuten Erresuma Batuko taldea: Chris Walker-Hebborn, Adam Peaty, James Guy eta Duncan Scott-ek.
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), hiru domina lortu zituen:
4x200 errelebo librean, urrezkoa lortu zuen Erresuma Batuak 6.58,58ko denborarekin, ROCeko taldearen (zilarrezkoa, 7.01,81eko denborarekin) eta Australiakoaren aurretik (brontzezkoa 7.01,84koarekin). Erresuma Batuko taldekideak hauek izan ziren: Thomas Dean, James Guy, Duncan Scott, Matt Richards eta Calum Jarvis.
4x100 lau-estiloko erreleboan, zilarrezkoa lortu zuen Erresuma Batuak 3.27,51ko denborarekin, AEBko taldearen atzetik (urrezkoa, 3.26,78ko denborarekin ME) eta Italiakoaren aurretik (brontzezkoa 3.29,17koarekin). Erresuma Batuko taldekideak hauek izan ziren: Luke Greenbank, James Guy, Duncan Scott, Adam Peaty eta James Wilby.
4x100 m lau-estiloko errelebo mistoan, urrezkoa irabazi, eta Munduko errekorra (ME) ezarri zuen Erresuma Batuko taldearekin, 3.37,58ko denboraz, Txinako taldea (zilarrezkoa 3.38,86ko denborarekin) eta Australiakoa garaituz (brontzezkoa, 3.38,95ekoarekin); hauek osatzen zuten taldea: Kathleen Dawson, Adam Peaty, James Guy, Anna Hopkin eta Freya Anderson-ek.[1][2]
Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2016 | Rio de Janeiro Brasil |
4x200 m errelebo librea, gizonezkoa[3] | |
2016 | Rio de Janeiro Brasil |
4x100 m lau-estiloko erreleboa, gizonezkoa[4] | |
2020 | Tokio Japonia |
4x200 m errelebo librea, gizonezkoa[5] | |
2020 | Tokio Japonia |
4x100 m lau-estiloko erreleboa, gizonezkoa[6] | |
2020 | Tokio Japonia |
4x100 m lau-estiloko erreleboa, ME,mistoa[7] |