James H. Clark | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Plainview, 1944ko martxoaren 23a (80 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Kristy Hinze (2009 - |
Hezkuntza | |
Heziketa | Tulane Unibertsitatea Utahko Unibertsitatea University of New Orleans (en) |
Tesi zuzendaria | Ivan Sutherland |
Jarduerak | |
Jarduerak | informatikaria, ingeniaria eta enpresaburua |
Enplegatzailea(k) | Stanford Unibertsitatea |
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Ingeniaritzako Akademia Nazionala |
James H. Clark (Plainview, Texas, 1944ko martxoaren 23a) estatubatuar informatikaria eta enpresaburua da.
Fisikako ikasketak egin zituen New Orleansko Unibertsitatean (1971), baina informatikako doktoregoa egin zuen, Utahko Unibertsitatean. Ordenagailuen teknologian izan diren enpresa indartsuenetako bi sortu zituen: Silicon Graphics, Inc. (SGI) eta Netscape. SGI enpresak 3 dimentsioko aplikazio aurreratuetarako softwarea eta prozesatzaileak sortzen ditu: hegaldien simulaziorako, diseinu aeroespazial eta automoziokorako, Interneteko irudietarako, zinemako efektu berezietarako, eta abar. 1994an, Clarkek Netscape enpresa sortu zuen Marc Andreesenekin batera, eta Interneteko lehen bilatzailearen bertsio aurreratua (NCSA Mosaic) merkaturatu zuen. Clarkek Healtheon Corp. enpresa ere sortu zuen. Enpresa horrek Internet eta web teknologia erabiltzen ditu informazio- eta komunikazio-sistemak sustatzeko osasungintzan.