James Jones (idazlea) | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Robinson, 1921eko azaroaren 6a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Southampton, 1977ko maiatzaren 9a (55 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: bihotz-gutxiegitasuna |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, eleberrigilea eta gidoilaria |
Lantokia(k) | Paris |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Ameriketako Estatu Batuetako Armada |
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra |
|
James Jones (Robinson, Illinois, 1921eko azaroaren 6a - Southampton, New York, 1977ko maiatzaren 9a) Estatu Batuetako idazlea izan zen.
Estatu Batuetako armadako kide izan zen, eta Ozeano Bareko hegoaldean egindako lanagatik saritu zuten. Soldadu zen garaiko gertaerak dira Jonesen lanen gai nagusia; From Here to Eternity, Japoniako Pearl Harborreko erasoaren ondorengo garaiari buruzkoa, da horren adierazgarri nagusia (zinemara eraman zuen Fred Zinnemannek 1953an). Jonesen beste zenbait lan: Some Came Running (Batzuk lasterka datoz), The Pistol (Pistola), The Thin Red Line (Lerro gorri fina), eta abar.