James Purefoy | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | James Brian Mark Purefoy |
Jaiotza | Taunton, 1964ko ekainaren 3a (60 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Holly Aird (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Central School of Speech and Drama Sherborne School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, antzerki aktorea, zinema aktorea eta telebista-aktorea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Genero artistikoa | Shakespearean comedy (en) |
|
James Brian Mark Purefoy (Taunton, Somerset, 1964ko ekainaren 3a) ingeles zinema eta telebista aktore, ekoizle eta zuzendari bat da. Lan ezagunenetako bat Joe Carroll irakasle-hiltzailearen papera izan zen, The Following seriean[1].
James Brian Mark Purefoy Tauntonen jaio zen, Somerset, 1964ko ekainaren 3an. Gurasoak Anthony Chetwynd eta Shirley Purefoy izan zituen eta seme zaharrena izan zen.
Berehala utzi zituen ikasketak eta Europako hainbat tokitan pasatu zuen nerabezaroa. 18 urterekin aurkitu zuen bere bokazioa izango zena eta Interpretazioa ikasten hasi zen.
Antzerkian, telebistan eta zineman ere egin du lan. Royal Shakespeare Companyko kide, 24 obra baino gehiagotan egin du lan, Macbeth lanetik hasi eta Les enfants du paradis arte.
Aktore lan zabalean, Vanity Fair edo Resident Evil aipa ditzakegu beste batzuen artean eta telebistarako egin zuen Roma drama, Marco Antonioren papera egin zuelarik.
Hasiera batean berak egin behar zuen V-ren papera V for Vendetta filman, baina, grabatzen hasi eta astetara, bertan behera utzi zuen proiektua, ez baitzuen denbora guztia maskarakin egon beharra aguantatzen, Hugo Weavingek bere ordea hartuko zuelarik[2].
Holly Aird ingeles aktorearekin seme bat du.
Urtea | Filma | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
1992 | Angels | Victor | |
1995 | Feast of July | Jedd Wainwright | |
Sharpe's Sword | Jack the Lord Spears kapitaina | ||
1997 | Jilting Joe | Joe | |
1998 | Bedrooms and Hallways | Brendan | |
1999 | Mansfield Park | Tom Bertram | |
Women Talking Dirty | Daniel | ||
2000 | Lighthouse | Richard Spader | |
Maybe Baby | Carl Phipps | ||
The Wedding Tackle | Hal | ||
Don Quixote | Sansón Carrasco | ||
2001 | Tomorrow | Andrew Spender | |
A Knight's Tale | Sir Thomas Colville/Eduardo, Galesko printze beltza | ||
2002 | Resident Evil | Spence Parks | |
2003 | Photo Finish | James | |
Lena: The Bride of Ice | Harper doktorea | ||
2004 | George and the Dragon | George | |
Blessed | Craig Howard | ||
Vanity Fair | Rawdon Crawley kolonela | ||
2005 | Rome | Marko Antonio | 2 denboraldi, 2005–2007 |
Blackbeard: Terror at Sea | Edward Teach/Blackbeard | ||
2006 | Goose on the Loose | Kenneth Donnelly | |
Beau Brummell: This Charming Man | Beau Brummell | ||
2009 | The Philanthropist | Teddy Rist | Telesaila |
2010 | Solomon Kane | Solomon Kane | |
Ironclad | Marshall | ||
2011 | Camelot | King Lot | Telesaila, Starz. 1.1 eta 1.2 atalak |
Injustice | William Travers | ||
Revenge | Dominik Wright | Telesaila, ABC. 1.17 eta 1.18 atalak | |
2012 | John Carter | Kantos Kan | |
Richard II | Mowbray | Telefilma | |
The Following | Joe Carroll | Telesaila |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: James Purefoy |
Artikulu hau Ingalaterrako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |