Jan Janssen | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Pijnacker-Nootdorp, 1940ko maiatzaren 19a (84 urte) |
Herrialdea | Herbehereetako Erresuma |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia eta pistako txirrindularia |
Ibilbidea | |
Taldeak | Urteak |
Pelforth-Sauvage-Lejeune | 1962-1968 |
Bic | 1969-1971 |
Flandria | 1972-1972 |
Parte-hartzailea
| |
Pisua | 76 kilogramo |
Altuera | 174 zentimetro |
Jasotako sariak |
Jan Janssen (Nootdorp, Hego Holanda, 1940ko maiatzaren 19a) txirrindulari ohi herbeheretarra da, bere herrialdeko inoizko hoberenetarikoa. Izan ere, Frantziako Tourra 1968an, Espainiako Vuelta 1967an eta Munduko errepideko txapelketa 1964an irabazi zituen. Profesionala izan zen 1962. eta 1972. urteen artean, 57 garaipenak lorturik.
Janssenek, umetan futbolean jardun nahi izan zuen, baina miopia eta betaurrekoak zeramatzala eta, espezialitatez aldatu eta txirrindularitzari ekitea erabaki zuen. Herbehereetako amateur mailako lasterketetan, jada garaipen eta ohorezko postu ugari lortu zituen.
1962ko Etorkizuneko Tourrean 3. amaitu ondoren, profesionaletara pasatu zen eta bere lehenbiziko garaipena lortu zuen Züricheko txapelketan.
Txirrindulari azkarra zen esprintean, Frantziako Tourrean puntukako sailkapenean lortutako hiru garaipenek eta Espainiako Vueltan lortutako biek erakusten dutenez. Hala ere, eskalatzaile petoa izan gabe ere, eroso zihoan errepidea maldan gora zihoala.
Bere itxura nahasezinak, txirrindulari bezala zuen ospea sendotzen lagundu zuen, tropelean erraz ezagutzeko modukoa egiten zuena: bere betaurreko ilunak eta ile horia atzerantz orraztuta.
1963an podiumera igo zen Paris-Roubaix, Fleche Wallone eta Munduko Txapelketa bezalako goi-mailako probetan, eta Frantziako Tourrean bi etapa irabazita utzi zuen.
1964an lortu zuen bere lehen garaipen handia, Munduko errepideko txapelketa irabazi baitzuen. Urte horretako Tourrean, bi etapaz eta puntukako sailkapenaz gain, 24. postuan geratu zen. Hurrengo urteetan 9., 2., eta 5. izan zen, eta, azkenik, 1968ko Tourra irabazi zuen.
Bitartean, 1967an, Espainiako Vueltan gailendu zen.
Erretiratu ondoren, bizikletak eta txirrindularitzarako materiala merkaturatzeko negozioa zabaldu zuen, gaur egun bere bi semeak diren Janek eta Pierrek zuzentzen dutena.
Tourraren edizio hau, ordura arteko parekatuena izan zen, Janssen azken etapan nagusitzea lortu zuelarik (Parisen jokatutako erlojupeko bat). Ordura arte lasterketako liderra zen Herman Van Springel belgikarrari ateratako 38 segundoko alde estuarekin. Honako hau izan zen Tourreko lehen aldia, non proba irabazi zuenak, elastiko horia, lasterketa amaitu ondoren soilik jantzi zuen.
Garaipen honekin, Frantziako Tourra irabazi zuen lehen herbeheretarra izan zen.
Itzuli Handia | 1963 | 1964 | 1965 | 1966 | 1967 | 1968 | 1969 | 1970 | 1971 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Italiako Giroa | — | — | — | — | — | — | — | — | — |
Frantziako Tourra | UT | 24. | 9. | 2 | 5. | 1. | 10. | 26 | — |
Espainiako Vuelta | — | — | — | — | 1. | 6. | — | — | — |
Munduko Txapelketa | 7. | 1. | 43. | — | 2. | — | — | 16. | 36. |
— | Ez zuen parte hartu |
DSK | Deskalifikatua |
UT | Utzi |
Jan Janssen - ProCyclingStats
Aurrekoa Roger Pingeon |
Frantziako Tourraren irabazlea 1968 |
Ondorengoa Eddy Merckx |
Artikulu hau Herbehereetako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |