Janet Cobbs | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Garden Grove, 1967ko otsailaren 22a (57 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Hezkuntza | |
Heziketa | North Dakota State University (en) Concordia Academy (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | boleibol jokalaria |
Parte-hartzailea
| |
Pisua | 70 kilogramo |
Altuera | 183 zentimetro |
Janet Cobbs (Garden Grove, Kalifornia, 1976ko otsailaren 22 - ) estatubatuar boleibol jokalaria izan zen. Gaur egun, AEBn boleibol entrenatzailea da.
Janet Concordia Academy bigarren hezkuntzako eskolara joan zen, eta boleibola, saskibaloia eta sofbola jokatu zituen. Estatu osoko taldea bitan aritu zen boleibolean eta saskibaloian. 1984an, A motako estatuko txapelketara zuzendu zuen boleibol taldea. 1985ean Metroko saskibaloi-jokalari izendatu zuten.
Janet Cobbsek, Minnesota Monarchs-entzat (Estatu Batuak) 1988-89an, Ceramica
Magicarentzat (Italia) 1993-94an eta Vakifbank-entzat (Turkia) 1996-97an jokatu zuen profesionalki. Internazionalki, Estatu Batuetako talde nazionaleko kide izan zen 1989tik 1994ra. 1992ko Udako Olinpiadetan Estatu Batuekin brontzezko domina irabazi zuen. 1992ko Hong Kong Kopako MVP izendatu zuten.
Entrenatzaile moduan, Ipar Dakotako Estaturako eta Wisconsin–River Falls Unibertsitaterako entrenatzaile laguntzailea izan zen Janet. Gaur egun, entrenatzaile nagusia da Ontario Kanadako Cambridge Scorpions Boleiboleko Programan.