Janne Teller | |
---|---|
![]() (2014) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Kopenhage, 1964ko apirilaren 8a (60 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Lehen hizkuntza | daniera |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | daniera |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, saiakeragilea eta eleberrigilea |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) | New York |
Genero artistikoa | saiakera |
janneteller.dk | |
![]() ![]() ![]() ![]() |
Janne Teller (1964ko apirilaren 8a) Danimarkako idazlea da. Bere familiako adar batzuk Austria eta Alemaniatik joan ziren Danimarkara.
Ekonomia ikasketak egin zituen, eta Nazio Batuetako eta Europar Batasuneko erakundeetan lan egin zuen, krisi ekonomiko humanitario kontuetan-eta. 1995ean fikzio idazlanak modu profesional idazteari ekin zion, beste lanak utzita.
Danimarkako PEN klubekoa eta Danimarkako idazleen elkarteko kide da.
Munduko hainbat hiritan bizi izan da: Bruselas, Paris, Milan, Dar es Salaam eta Maputo. Gaur egun New York Cityn bizi da.
Bere 2000. urteko idazlan bat euskaratu da: (Danieraz) Intet. Ezer ez. (Itzultzailea: Juan Mari Mendizabal). 2012. Alberdania. ISBN 978-84-9868-365-3