Japoniako aktiboen burbuila (japonieraz: バブル景気 baburu keiki , euskaraz, "burbuilaren booma") Japonian 1986 eta 1991 artean izandako aktibo finantzario eta higiezinen errebalorizazioa izan zen.[1] 1992ko hasieran, burbuilak eztanda egin zuen. Aktiboen prezioen azelerazio arinak, ekonomiaren gainberotzeak, kontrolatu gabeko Diru eskaintzak eta kredituaren hedapenak izugarrizko burbuila ekonomikoa sortu zuten.[2] Zehatzago, gainkonfiantzak eta diru-politika hedatzaileak bultzaturiko aktibo eta akzioen espekulazioak sortu zuten.[3]
1990eko abuzturako, Nikkei burtsa indize erdira amildu zen justu Japoniako Bankuak bere bosgarren kitatze egin zuenean.[2] 1991ko amaieran, aktiboen prezioak erortzen hasi ziren. 1992ko hasierarako jada asko erori arren,[2] japoniar ekonomiaren gainbeherak hamarkada batez iraun zuen. Honek produktiboak ez ziren maileguen pilaketa bultzatu zuen, erakunde finantzario askori arazoak sortuz. Burbuilak eztanda egin zuen ondorengo urteei Hamarkada Galdua (japonieraz: 失われた二十年 Ushinawareta Nijūnen ) deitu zieten.[4] Harrezkero prezioak igo egin dira baina %0,1 bakarrik, estatistikan nabarmena izateko 26 urte behar zituen prozesu batean.[5]
Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |