Japoniar pinu beltz | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Klasea | Pinopsida |
Ordena | Pinales |
Familia | Pinaceae |
Generoa | Pinus |
Espeziea | Pinus thunbergii |
Japoniar pinu beltza (Pinus thunbergii) Pinaceae familiako espezie bat da. Izenak dioen bezala, jatorria Japonian du (Kyushu, Shikoku eta Honshu uharteetan, baina ez Hokkaidōn) eta Hego Korean ere bai. Japonierazko izena: クロマツ (黒松) kuro-matsu, hau da, "pinu beltza".
Pinu beltz japoniarra 40 m garai izan daiteke, baina oso gutxitan iristen da tamaina horretara bere hedadura eremutik kanpo.
Azikulak biren faszikuluetan daude, oinarrian zorro zuri bat dutela, 7-12 cm luze. kono femeninoak 4-7 cm luze dira, ezkatadunak. Ezkaten muturrean punta txikiak dituzte, eta bi urte behar dituzte heltzeko. Kono maskulinoek 1-2 cm luze dira 12-20ko mazizoetan, udaberriko puntetan.
Azala grisa da zuhaitz gazteetan eta adar txikietan, beltza eta zilarkara izaten da adar handiagoetan eta enborrean, eta nahiko lodi bihurtzen da enbor zaharragoetan.
Kutsadurari eta gatzari aurre egiteko hau denez, hirietan eta itsasaldean landatzen da. Japonian maiz darabilte lorategietan, bai Niwaki bezala, bai itxura eman gabea, zuhaitz nagusi bihurtuz. Enbor eta adarrei gaztetatik itxura ematen zaie, ikusteko dotore eta interesgarri izan daitezen. Bonsaien gai klasikoetako bat da, eta pazientzia handia eskatzen du urte askotan ondo entrenatzeko.