Jasmine Cephas Jones | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | New York, 1989ko uztailaren 21a (35 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Familia | |
Aita | Ron Cephas Jones |
Hezkuntza | |
Heziketa | Fiorello H. LaGuardia High School (en) Neighborhood Playhouse School of the Theatre (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, antzerki aktorea, telebista-aktorea eta zinema aktorea |
Jasotako sariak | |
|
Jasmine Cephas Jones (New York, 1989ko uztailaren 21a) aktore eta kantari estatubatuarra da, Peggy Schuyler eta Maria Reynolds pertsonaiak Hamilton musikalean pertsonifikatu zituelako lortu zuen ospea bere karreran.
Ron Cephas Jones aktore eta kantariaren alaba da Jasmine (eta Kim Lesley du ama). New Yorkeko Brooklyneko Midwood auzunean hazi zen.Besteak beste, Berklee College of Music eta Neighborhood Playhouse Antzerki Eskolan ikasi izan du, eta azken honetan graduatu zen 2011n.[1][2]
Jonesek hainbat film independentetan parte hartu zuen bere karreraren hastapenetam, besteak beste, Titus (2013) eta Fairfield (2014) filmetan. Blue Bloods eta Unforgettable telesailetako ataletan ere agertu da.
2015ean, Maria Reynolds eta Margarita "Peggy" Schuyler Van Rensselaer pertsonaiak gorpuztu zituen Hamiltonen musikal arrakastatsuaren lehen produkzio originalean. Ikuskizuna Broadwayko eszena nagusira iritsi zenean, bere paperarekin jarraitu zuen 2016ko abenduaren 8a arte. Ekoizpen horrek Grammy Saria irabazi zuen eta aukera gehiago ireki Jasmine Cephas Jonesi.[3]
Anthony Ramos Hamilton-eko beste aktore batekin harremana izan zuen,[4] baina 2021eko abenduan argitaratu zen bikotea banandu egin zela.[5]