Jatorrizko metaketa

Jatorrizko metaketa edo metaketa primitiboa Karl Marxek sortutako kontzeptua da, Kapitala lanaren lehen bolumeneko XXIV. eta XXV. kapituluetan landua (Alemanez: Ursprüngliche Akkumulation). Kapitalaren egituran kontzeptu garrantzitsua da, kapitalismoaren eta ekonomia politikoaren kategorien izaera historikoa erakusten baitu. Kapital metaketa prozesuen aurrekaria da. Marxen ustez, bi prozesu ekonomiko bateratu ziren bere garaian. Bi prozesu hauek kapitalismoaren aitzindariak dira, baita jatorrizko metaketaren aintzindari ere.

Batetik, XIV y XVko mendeetako Mediterranear ekonomien gorakada da metaketa horren jatorria. Gorakada hau, XVI. mendeko europar inperioen hazkundean nabarmendu zen. Horrek dirutza pilaketa ikaragarriak sortu zituen eta diruak abentura komertzial handiagoetan inbertitzen ziren. Marxen ustez, horrek bakarrik ez zuen eragin handirik europako nekazal sozietatean.

Beste prozesua, ekoizleak ekoizpen baliabideetatik aldentzea da. Marxek lapurretaz, indarkeriaz eta iruzurrez eginiko prozesua zela esan zuen. Adibide garbia Von Humboldt exploratzaileak eman zuen, bere bidaietako experientzia batean. Bale ehiztari flota bat pazifikoko irla batera ailegatu zen eta hango biztanleei lana eskeini zien. Hangoek ez zuten interesik izan, irlan behar zuten guztia zeukaten eta. Orduan, bale ehiztariek basoak erre zituzten biztanleek fruta eta behar zuten janaria ez eskuratzeko. Horrela, biztanleek bale ehiztarien lan eskaintza onartu behar izan zuten.

Berak adibide historiko zehatz batzuk deskribatu zituen bere liburuetan.

Joseph Schumpeter, soziologo eta ekonomistak, Marxen teoria hau kritikatu zuen bere argumentu berberekin. Josephen esanetan kolonialismoa ezin zitekeen kapitalismoaren aintzindari izan, kolonialismoa hasteko kapitala behar baita lehenik eta behin. Gainera, bere ustez, kapitalismoaren hedadura baketsua izan zen, Marxek kontrakoa pentsatzen zuen. Josephek kapitalismoa kolonialismoaren ostean gertatu zela defendatu zuen eta ez, Marxek esaten zuen moduan, kapitalismoak kolonialismoa eta indarkeraa bultzatzen zuela. Idatzi zuen bezala, kolonialismoa monarkia absolutistatik dator, nobleziaren laguntzarekin.

Marxek berak ere, bere teorian gaineko zalantzak azaleratu zituen iparramerikako kapitalismoa azaldu zuenean kapital libruraren XXV. kapituluan.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]