Jaume Cabré i Fabré (Bartzelona, 1947ko apirilaren 30a) idazle eta gidoilari katalana da.
Katalan filologoa eta Institut d'Estudis Catalans-eko kide ere bada, Filologia Sailean.
Literatura katalaneko sari nagusiak jaso ditu, bai eta Òmnium Cultural erakundeak emandako Letra Katalanen Ohorezko Saria ere, bere ibilbide osoagatik.[1] 2014. urtean, Generalitateak Creu de Sant Jordi domina eman zion.[2]
2017an Kataluniako Parlamenturako hauteskundeetara aurkeztu zen Junts Per Catalunya alderdiaren Bartzelonako zerrendan.[3]