Javad Foroughi | |
---|---|
(2020) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Dehloran (en) , 1979ko irailaren 11 (45 urte) |
Herrialdea | Iran |
Jarduerak | |
Jarduerak | kirol-tiratzailea |
Javad Foroughi (persieraz: جواد فروغی; 1979ko irailaren 11) Irango kirol-tirqtzailea da, Dehloran-en jaioa. 2020ko Tokioko Udako Olinpiar Jokoetan Iran ordezkatu zuen , gizonezkoen 10 metroko aire-pistolan eta 10 metroko aire-pistola mistoan.[1]
Foroughi gizonezkoen 10 metroko aire pistola lehiaketan hartu zuen aprte 2020ko Olinpiar Jokoetan uztailaren 24an. Finalera sailkatu zen, eta 5. postuan geratu zen 580 puntuarekin. Finalean lehiaketako 1. fasean lidergoan hasi zen, 101,0 lortuz, Pang Wei 2. postuan izanez distantzia txiki batekin 99,7rekin. Lehiaketako 2. fasean, Foroughi lidergoan geratu zen,, 1. postua lortu zuen eta urrezko domina irabazi zuen Damir Mikec serbiarraren aurretik. Foroughik 244,8 lortu zituen eta errekor olinpiko berria ezarri zuen.[2]
Bere domina Irango lehen domina izan zen kirol-tiraketako historian Olinpiar Jokoetan. 41 urte zituela, Foroughi Irango Olinpiar Historiako domina irabazlerik zaharrena bihurtu zen. Mahmoud Namjook brontzezko domina irabazi zuen 38 urterekin 1956 Melbournen.[3]
Foroughi Iraultza Islamikoko Guardiaren Kidegoko (IRGC) erizaina da eta 2012-13an Sirian egon zen mediku gisa.[4] Irango giza eskubideen aktibistek Foroughiren domina olinpikoa gaitzetsi zuten. Esaterako, United for Navid, Navid Afkariren exekuzioaren ostean sortutako kanpainak, Foroughi IRGC-ko kide izateagatik, "erakunde terroristako egungo eta aspaldiko kidea" dela esan zuen.[5]
Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2020 | Tokio ( Japonia) | 10 m aire pistola | |
ISSF Munduko Kopa | |||
2021 | New Delhi India | 10 m aire pistola | |
2021 | Osijek ( Kroazia) | 10 m aire pistola | |
Asiako txapelketak | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2019 | Doha ( Qatar) | 10 m aire pistola | |
2019 | Doha ( Qatar) | 10 m aire pistola Talde mistoa |