Jazz at Lincoln Center Orchestra

Jazz at Lincoln Center Orchestra
Datuak
JatorriaNew York
Musika motajazz
Urteak1988
Informazio gehigarria
jazz.org…
Twitter: jazzdotorg Bandcamp: jazzatlincolncenter Spotify: 57tcqQ5NpKmaGE9zHMTiez Musicbrainz: d5bcf414-c219-4926-9604-91ea2efcecdc Songkick: 351110 Discogs: 314972 Allmusic: mn0000292564 Edit the value on Wikidata
Wynton Marsalis.

Jazz at Lincoln Center Orchestra Ameriketako Estatu Batuetako big band eta jazz orkestra da. 1988an sortua, 1991tik Wynton Marsalisek zuzentzen du. Orkestra New Yorken dagoen arte eszenikoen Jazz at Lincoln Center erakundearen partea da. 2015tik, orkestraren albumak haren zigilu propioan agertzen dira: Blue Engine Records.

1988an, David Berger zuzendaritzapean egin ziren Classical Jazz izeneko kontzertu batzuk ondoren sortu zen orkestra. 1991n Wynton Marsalis orkestraren zuzendari artistikoa bihurtu zenean, taldeak jazzaren historian sakondu zuen, bereziki Duke Ellingtonen orkestraren ondarea jasoz. Lehen albuma Portraits by Ellington (1992) izan zen eta, zazpi urte geroago, Ellingtonen mendeurrena zela eta, Live in Swing City: Swingin' with the Duke (1999) albuma plazaratu zuten.[1]

Marsalisen zuzendaripean taldea Lincoln Center egoitzan aritzen da, Estatu Batuetan zehar birak egiten ditu, atzerrian ere aritzen da, telebistetan agertzen da, orkestra sinfonikoekin batera aritzen da, eskoletara joaten da... Beste une garrantzitsua Marsalisek, orkestraren laguntzarekin, Blood on the Fields albuma plazaratu zuen; lan horrekin Pulitzer Saria eskuratu zuen.[2]

2015tik, orkestraren albumak haren zigilu propioan agertzen dira: Blue Engine Records.[3]

Partehartzaileak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Wynton Marsalis - tronpeta
  • Ryan Kisor - tronpeta
  • Marcus Printup - tronpeta
  • Kenny Rampton - tronpeta
  • Chris Crenshaw - tronboi
  • Vincent Gardner - tronboi
  • Elliot Mason - tronboi
  • Robert Stewart - saxofoi
  • Walter Blanding - saxofoi
  • Víctor Goines - saxofoi
  • Sherman Irby - saxofoi
  • Ted Nash - saxofoi
  • Paul Nedzela - saxofoi baritono
  • Dan Nimmer : piano
  • Carlos Henríquez – kontrabaxu
  • Obed Calvaire – bateria
  • Portraits by Ellington (1992)
  • Jazz at Lincoln Center Presents: The Fire of the Fundamentals (1994)
  • They Came to Swing (1994)
  • Blood on the Fields (Columbia, 1997)
  • Live in Swing City: Swingin' with Duke (1999)
  • Big Train (Columbia, 1999)
  • All Rise (Sony Classical, 2002)
  • Lincoln Center Jazz Orchestra with Wynton Marsalis Plays the Music of Duke Ellington (Warner Bros., 2004)
  • Cast of Cats (2004)
  • A Love Supreme (2005)
  • Don't Be Afraid: The Music of Charles Mingus (2005)
  • Congo Square (2007)
  • Portrait in Seven Shades (Jazz at Lincoln Center, 2010)
  • Vitoria Suite (Universal, 2010)
  • Wynton Marsalis and Eric Clapton Play the Blues (2011)
  • Live in Cuba (Blue Engine, 2015)
  • Big Band Holidays (Blue Engine, 2015)
  • The Abyssinian Mass (Blue Engine, 2016)
  • The Music of John Lewis (Blue Engine, 2017)
  • All Jazz Is Modern: 30 Years of Jazz at Lincoln Center Vol. 1 (2017)
  • Handful of Keys (Blue Engine, 2017)
  • United We Swing: Best of the Jazz at Lincoln Center Galas (2018)
  • Una Noche con Rubén Blades (2018)
  • Swing Symphony (2019)
  • Jazz and Art (2019)
  • Jazz for Kids (2019)
  • Big Band Holidays II (2019)
  • Sherman Irby's Inferno (2020)
  • The Music of Wayne Shorter (2020)
  • Black, Brown, and Beige (2020)
  • Rock Chalk Suite (2020)
  • Christopher Crenshaw's The Fifties: A Prism (2020)
  • Big Band Holidays III (2023)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]