Jean Orry | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Paris, 1652ko irailaren 4a |
Herrialdea | Frantziako Erresuma |
Heriotza | Paris, 1719ko irailaren 29a (67 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | ekonomialaria, legal administrator (en) , politikaria eta Handikia |
Jasotako sariak | ikusi
|
Jean Orry (Paris, 1652ko irailaren 4a - ibidem, 1719ko irailaren 29a) Espainiaren zerbitzuan izan zen frantses ekonomialaria, eta Vignoryko jauna. Finantza-kontuetan aditua zen. 1702an Luis XIV.ak Espainiara bidali zuen Filipe V.aren aholkulari izan zedin. 1713tik 1715 arte Lehen Ministro gisa jardun zuen Ursins printzesaren babesari esker, eta Espainiako administrazioa eraberritu zuen frantses ereduari jarraituz: administrazioa zentralizatu zuen, lehentasuna eman zion Gaztelako Kontseiluari, foruak kendu zituen Aragoiko gortean eta katastroa ezarri zuen Katalunian. Herriak gaitzetsi egin zuen; kargua utzi behar izan zuen Alberoniren eta Elisabet Farnesioren eraginez eta Frantziara itzuli zen.