Jean Webster

Jean Webster

Bizitza
JaiotzaFredonia1876ko uztailaren 24a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaNew York1916ko ekainaren 11 (39 urte)
Heriotza modua: arazo puerperala
Familia
AitaCharles L. Webster
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaVassar College (en) Itzuli
State University of New York at Fredonia (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, eleberrigilea, antzerkigilea, gidoilaria, kazetaria, haur literaturaren idazlea, ipuingilea eta umorista
Izengoitia(k)Jean Webster

IMDB: nm0916914 IBDB: 6687 Edit the value on Wikidata

Jean Webster (jaiotzez Alice Jane Chandler Webster, Fredonia, New York 1876ko uztailaren 24a ; † New York , 1916ko ekainaren 11 ) estatubatuar idazle eta kazetaria izan zen, batez ere emakumeen gaiak jorratu zituena.

Jane alaba bakarra izan zen, Annie Moffet Webster eta Charles Luther Websterrena eta Mark Twain-en iloba ere bazen. Bere aita Twainen lankidea izan zen eta harekin batera Charles L. Webster & Co. argitaletxearen jabea izan zen. 1894tik 1896ra Alice Binghamton-eko (New York) Lady Jane Grey barnetegira joan zen. 1897an, Poughkeepsieko Vassar Collegera joan eta han jarraitu zuen 1901etik graduondoko kide gisa. Laster hasi zen Poughkeepsie Sunday Courier eta Vassar Miscellany aldizkarietan idazten. Unibertsitatean Adelaide Crapseyrekin adiskidetasun estua garatu zuen, eta 1914an hil zen arte iraun zuen. Unibertsitatean graduatu ondoren, Websterrek New York hirira joatea erabaki zuen idazle izateko.

Jean Websterrek emakume gazteei zuzendutako ipuinak eta antzerkiak idatzi zituen batez ere. Bere lehen eleberria, 'When Patty Went to College', 1903an argitaratu zen eta emakumezkoen unibertsitate bateko bizitza anitza deskribatzen du. Hurrengo urteetan, Websterrek zortzi eleberri eta argitaratu gabeko istorio eta antzezlan ugari idatzi zituen. Bizigarri agertzen dira, errealistak eta umoretsuak. Bere eleberririk ezagunena Daddy-Long-Legs eleberri epistolarra da.

Jean Webster 1916ko ekainaren 11n hil zen alaba batez erditu ostean.

2023 bitartean, ez da haren lan euskaraturik, EIZIEren itzulpen datubasearen arabera.[1]

  • When Patty Went to College (1903)
  • Wheat Princess (1905)
  • Jerry Junior (1907)
  • Four-Pools Mystery (1908)
  • Much Ado About Peter (1909)
  • Just Patty (1911)
  • Daddy-Long-Legs (1912)
  • Dear Enemy (1915)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «NorDaNor | EIZIE» nordanor.eus (Noiz kontsultatua: 2023-10-22).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]