Jebel Ali palmondoa | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | Uhartedi, Uharte artifizial eta Itsasoari irabazitako lur |
Azalera | 8,4 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 25°00′36″N 54°59′06″E / 25.01°N 54.985°E |
UTC ordua | UTC+04:00 |
Estatu burujabe | Arabiar Emirerri Batuak |
Arabiar Emirerri Batuetako emirerri | Dubai |
Ur-gorputza | Persiar golkoa |
Leku geografikoa | Palm Islands (en) |
Jebel Ali palmondoa edo Palm Jebel Ali (arabieraz: نخلة جبل علي), Arabiar Emirerri Batuetako Dubai hirian egindako uharte artifiziala da. Uharteak hirian lehenago egindako Jumeirah palmondoa uharteak bezala, palmondo itxura dauka, baina azaleran, handiagoa da, 8,4 kilometro koadro dituelako.
Eraikuntza lanak 2006an hasi ziren, eta harea eta lurrezko egitura nagusia 2008an bukatu zuten, ondoren etxebizitzen eraikuntzarekin hasteko. Guztira 1.000 etxebizitza eraikiko dira. Palmondoaren enbor amankomunak 2,4 kilometro luze eta 450 metroko zabalera dauzka.
Artikulu hau Arabiar Emirerri Batuetako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |