Jedburgheko gaztelua | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Eskozia |
Eskoziako kontseilu gunea | Scottish Borders |
Koordenatuak | 55°28′27″N 2°33′32″W / 55.474201°N 2.559015°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1100(e)ko hamarkada |
Zerbitzuak | |
Ondarea | |
Kontaktua | |
Helbidea | Castlegate, Jedburgh, Roxburghshire, TD8 6QD |
Webgune ofiziala | |
Jedburgheko gaztelua (ingelesez: Jedburgh Castle) Eskozia hegoaldeko Scottish Borders eskualdean dagoen gaztelua da, Jedburgh herrian. A mailako eraikina izendaturik dago.
Dabid I.a Eskoziakoak eraiki zuen eta 1174 urtean ingelesei eman zitzaien bost gotorlekuetako bat izan zen. Ingalaterrarekiko mugatik hain gertu egonik, sarritan konkistatu eta galdu izan zituzten eskoziarrek eta ingelesek. 1409an eskoziarrek suntsitu zuten azken gaztelu ingelesa izan zen.
1823an gartzela izango zen eraikin berria eraiki zen. Archibald Elliot arkitektoak diseinatu zuen. Gartzela 1868an itxi zen.
1964an gartzela izandako eraikina berriztu zuten, 1823ko itxurraemanez eta museo gisa ireki zituen ateak, Jedburgh Castle Jail and Museum izenarekin.