Jelena Dolgopolova | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Volzhsky (en) , 1980ko urtarrilaren 23a (44 urte) |
Herrialdea | Errusia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Volgograd State Academy of Physical Culture (en) |
Hizkuntzak | errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | gimnasta artistikoa |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | |
Jelena Dolgopolova (Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista, 1980ko urtarrilaren 23a) errusiar gimnasta artistikoa da, 1996an txapeldunorde olinpikoa eta 1997an munduko txapeldunordea, betiere taldekako lehiaketan.[1]
1996ko Atlantako (Estatu Batuak) olinpiar jokoetan taldekakoan zilarra eskuratu zuen, Estatu Batuen ondoren eta Errumaniaren aurretik. Taldekideak: Yevgeniya Kuznetsova, Rozalia Galiyeva, Jelena Grosheva, Svetlana Khorkina, Dina Kochetkova eta Oksana Liapina izan ziren.
1997ko Munduko Txapelketan, taldekako zilarra lortu zuen. Errumaniaren atzetik eta Txinaren aurretik geratu zen. Taldekideak: Svetlana Khorkina, Jelena Produnova, Svetlana Bakhtina, Yevgeniya Kuznetsova eta Jelena Grosheva izan ziren.