Jelena Pitieva | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | XX. mendea |
Herrialdea | Errusia |
Lehen hizkuntza | errusiera |
Hezkuntza | |
Heziketa | San Petersburgoko Estatu-Unibertsitatea 1972) |
Hezkuntza-maila | Fisika eta Matematika zientzietan doktorea |
Tesi zuzendaria | Georgy Krasinsky (en) |
Hizkuntzak | errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | astronomoa |
Enplegatzailea(k) | Institute of Theoretical Astronomy of the Russian Academy of Sciences (en) (1974 - 1987) Institute of Applied Astronomy (en) (1988 - |
Yelena Vladimirovna Pitieva, errusieraz, Елена Владимировна Питьева, argitalpenetan Elena Vladimirovna Pitjeva (Errusia, XX. mendea) astronomoa da, San Petersburgo, Errusiako Zientzien Akademiako Astronomia Aplikatuaren Institutuan fisikari teorikoa. Efemerideetan egindako lanagatik da ezaguna, eta Astronomia Aplikatuko Institutuko astronomia-efemerideen laborategiko burua da. Pitieva Nazioarteko Astronomia Batasuneko kidea da, 4. Batzordea: Efemerideak.[1][2][3]
1972an San Petersburgoko Unibertsitateko Matematika eta Mekanika Fakultatean graduatu zen, astronomia espezialitatean. 1994an Fisika teorikoan masterra lortu zuen eta fisika teorikoan doktoretza bat 2005ean. Georgij A. Krasinsky irakaslearen ikaslea izan zen.[4]