Jemaa el-Fnaa plaza | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Maroko |
Eskualdea | Marrakesh-Safi |
Prefektura | Marrakesh Prefecture |
Hiria | Marrakex |
Koordenatuak | 31°37′33″N 7°59′21″W / 31.625971°N 7.989098°W |
Ondarea | |
Jemaa el-Fnaa plaza (arabieraz: جامع الفناء, ŷâmiʻ al-fanâʼ, frantsesez: Jemaa el-Fna) Marrakexen, Marokon dagoen merkatari eta gune irekia da. Hiriko plaza nagusia da. Kutubiyya meskitatik gertu dago. Plazaren inguruan ere beste meskita txikiagoak dira. Plaza honetan mugimendu handia dago beti eta herritarrentzat ezinbesteko topalekua da. Kaleko postuak, kaleko artistak, musika... egun osoan mugimendua dago plaza honetan, batez ere gauean. Plazak Unescoren bi izendapen ditu: 1985ekoa, ondasun kulturala moduan, eta 2001koa, Gizateriaren Kultura Ondare Immaterialren gisa.
Plazaren izena interpretatzeko garaian hipotesi desberdinak daude. Batzuentzat "suntsitze batzarra" esan nahi du zeren eta bertan delinkuenteei zigortzen baitzitzaien. "Batzarra" edo "Bilera" esaten zitzaion zeren eta moztutako hilarazitakoen buruak publikoki erakusten baitziren. Hilarazketak 1050. urtearen inguruan egin ziren.[1] Beste hipotesi baten arabera ŷâmiʻ hitzak aljama edo meskita nagusia eta, orduan, "suntsitutako meskitaren lekua"; antza denez bertan almorabideek botatako meskita zegoen.
Plaza tamaina handikoa da. Albo guztietatik, bat izan ezik, eraikinez eta arabiar merkatuez inguratuta dago. Alboetan kafetegi eta jatetxe asko daude, bestetik. Jateko kaleko postu daude ere bai.
2011an plazaren inguruko kafetegi batean atentatu bat izan zen. Ondorioz, hamalau pertsona hil ziren: 11 turista eta hiru marokoar; beste 221 pertsona zaurituak izan ziren.
Alfred Hitchcock zuzendariak plaza honetan 1956ko The Man Who Knew Too Much filmaren eszenak egin zituen.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jemaa el-Fnaa plaza |