Jenny Holzer | |
---|---|
(2006) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Gallipolis eta Ohio, 1950eko uztailaren 29a (74 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Hezkuntza | |
Heziketa | Rhode Island School of Design (en) Ohio Unibertsitatea Chicagoko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, eskultorea, marrazkilaria, artista bisuala, conceptual artist (en) , installation artist (en) eta artista |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) | New York eta Hoosick Falls |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Zientziaren eta Arteen Europar Akademia Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Royal Academy of Arts Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia Colab (en) |
Mugimendua | Arte kontzeptuala |
Genero artistikoa | instalazio artea social-artistic project (en) |
projects.jennyholzer.com | |
Jenny Holzer (Gallipolis, Ohio, 1950eko uztailaren 29a) estatubatuar artista feminista da. Artista garaikide eta kontzeptuala da. Hitzak eta ideak espazio publikoetan proiektatzen ditu. Bere testuak objektu arruntetan inskribatu ohi ditu: kamisetak, galtzetak, kikarak, erretiluak, kondoiak eta postalak, besteak beste, ikusleengan ezustekoa sortu, probokazioa zein kritika eremu publikoan pizteko.[1] Artea eremu publikora eramanda arte feministaren eragina gaur egungo gizartean eta bere inplikazio politikoei buruz hausnartzen du.[2]
1970eko hamarkadaren amaieran iritsi zen New Yorkera, iraultza kultural eta politikoaren garai batean etafeminismoa, arrazismoa, pobrezia, Vietnamgo Gerra eta HIESaren izurria bezalako gaien inguruan garatzen hasi zen bere lanak. 1975ean, masterreko ikasketak (MFA) egin zituenean, batez ere hizkuntzaz, instalazioaz eta arte publikoaz interesatu zen, hasiera-hasieratik hiri-espazioa bere proiektuetarako esparru gisa hartuz. Bere mezu artistikoarekin publiko orokorrarengana iristeko modu zuzenagoen bila, tradizionalki artistikoak ez diren komunikabideak erabiltzen hasi zen: kartelak eta pankartak bide publikoan, iragarki elektronikoak eta telebistako iragarkiak. Azkenik, bere ezaugarri bihurtu diren idazkun elektronikoak sortzen hasi zen: Led (argia igortzen duten diodoak) seinale elektronikoen eskulturak, bere mezuak edo testuak etengabeko begizta batean erreproduzitzen dituztenak. Azken urteotan, nagusiki, leku publikoetarako eskala handiko proiektuak garatu ditu, hiri-inguruneetako fatxadak argiztatzen dituzten argi-proiekzioekin, hala nola ibaiak edo mendiak naturan. Guggenheim Bilbao Museoan bere lanak ikusgarri egon dira.[3][4]
Holzerrek linguistikoki esploratzen ditu egunerokasuneko gaiak eta praktikak. Besteak beste, bortizkeriako politikak, zapalkuntza, botere harremanak, sexualitate eta feminitatearen adierazpen linguistikoak. 70eko hamarkadan 'Truismoak' lanak sortu zituen, lerro bateko esaldiak, karga sozial handiko aforismo eta mezu kriptikoz osatutako seriea. Euskarri desberdinetan idatzi zituen,- kamisetetan, argizko errotuluetan, horma-irudietan, arte objektuetan, harrietan eta abar. 1982an, 'Truisms'-ak New Yorkeko Times Squareko hesi elektroniko ezagunean jartzea lortu zuen bere mezu klasikoak txertatzea lortu zuelarik Coca-Colaren edo Levis-en iragarkien artean: "Protect Me From What I Want" (babestu nazazu nahi dudanetik), "Abuse of Power Comes As No Surprise" (botere-abusua ez dator ustekabetik) edo "Absolute Submission Can Be a Form Of Freedom", (Erabateko mendetasuna askatasun mota bat izan daiteke). MTV telebista katean 1989an egindako iragarkiak ere nabarmenak izan ziren. Gaur egun, zibilizazio modernoaren, sexuaren, heriotzaren, boterearen eta gerraren kontraesanak gai garrantzitsuak dira bere lanetan, nahiz eta hasierako lanen ahots autoritario anonimoa pertsonalagoa bihurtu. Guztiek digeritzeko moduan aurkeztutako Mendebaldeko Mundu Garrantzitsuaren Ideia Garrantzitsuen parodia gisa hasi zena, dei etsigarriagoa, zintzoagoa eta ikaragarriagoa bihurtu da. Instalazio publiko ugari egin ditu, 1999an Berlingo Alemaniako Parlamentuaren iparraldeko sarreran (Reichstag) bere idazkun elektronikoek 1871n ireki zenetik parlamentuan izandako diskurtso publikoak erreproduzitzen dituzte; Bilboko Guggenheim Museoaren gortina, edo berriki Vienan, "XX", instalazioa. Mende berriarekin batera, lan egiteko modua aldatu zuen eta beste autore batzuen poemak eta prosa erabiltzen hasi zen. Azkenaldian irabazi-asmorik gabeko erakundeekin lankidetzan aritu da munduan zehar indarkeria eta bidegabekerien berri emateko.[2][4]
“Hizkuntza aukeratu dut pertsonek —ez ezinbestean artearen mundukoek— nire obren edukia uler dezaten”
“Feminismoa izaeran, bizitzan daramat. Gauza guztiak feminista ikuspuntutik ikusten ditut. Zentzu horretan, nire obra militantea da”
(Jenny Holzer)[2]