Jens Hundseid (Vikedal, Rogaland, 1883ko maiatzaren 6a – Oslo, 1965eko apirilaren 2a) norvegiar politikaria izan zen. Norvegiako lehen ministroa izan zen 1932tik 1933ra.
Amaren familiako etxalde batean jaio zen belaunaldiz belaunaldi. Bertako nekazaritza eskolan ikasi zuen eta ondoren Norvegiako Nekazaritza Unibertsitatean. 1905ean lizentziatu zen, eta 1908ra arte bigarren hezkuntzako eskoletan lan egin zuen, eta gero goi mailako nekazaritza-eskoletan.
1920an Zentroko Alderdian sartu zen eta alderdiko liderra izan zen 1929 eta 1938 artean. 1924tik 1940ra diputatu izan zen. Peder Kolstad hil ondoren, lehen ministro bihurtu zen 1932ko martxoaren 14an, eta, gainera, Nekazaritza ministro kargua gehitu zion. Negoziazio sekretuak baimendu zituen Danimarkarekin Erik Gorriaren Lurraldeari buruzko gatazka konpontzeko. Bere gobernua zentsura mozio baten ondorioz erori zen 1933ko martxoan.
1940an Nasjonal Samling alderdi pronaziarekin bat egitera behartu zuten. Norvegia askatu ondoren, hamar urteko kartzela-zigorra ezarri zioten, baina lau urteko espetxealdia bete ondoren askatu zuten.