Jesús Glaria Jordán

Jesús Glaria Jordán
Bizitza
JaiotzaAlesbes1942ko urtarrilaren 2a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaL'Espluga de Francolí1978ko irailaren 19a (36 urte)
Heriotza moduaistripuzko heriotza: trafiko-istripua
Familia
Haurrideak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Kataluniako futbol selekzioa /
Club Atlético de Madrid1960 / 19681875
Espainiako 18 urtetik beherako futbol selekzioa1960 / 196031
Espainiako futbol selekzio nazionala1962 / 1969200
RCD Espanyol1968 / 197518215
 
Posizio edo espezialitateaerdilaria
Izengoitia(k)Glaria IV

FIFA: 49988 Edit the value on Wikidata
Artikulu hau aitari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Jesús Glaria».

Jesús Glaria Jordán edo Glaria IV (Alesbes, Nafarroa, 1942ko urtarrilaren 2L'Espluga de Francolí, Katalunia, 1978ko irailaren 19) Euskal Herriko futbolaria izan zen. Oberenan hasi eta lehen mailako Club Atlético de Madrid eta RCD Espanyolen aritu zen.

Iruñeko Oberena Kirol Elkartean hasi eta gero Club Atlético de Madridek fitxatu zuen. 1960an lehen taldera pasatu zuten eta 1961eko otsailaren 19an debuta egin zuen liga txapelketan, Betisen kontra. Lehen denboraldi honetan taldeak Kopa irabazi zuen eta ligan bigarren geratu zen baina Glariak ez zuen jokatzeko aukera askorik izan. Hurrengo denboraldian Atléticok Europako Errekopa irabazi zuen; Madrilgo taldeak irabazi zuen nazioarteko lehen txapelketa izan zen.

1964-1965 denboraldian ere Kopa irabazi eta ligan bigarren geratu ziren; hurrengoan liga irabazi zuten. Madrilgo Atléticorekin Glariak 8 denboraldi eta 187 partida jokatu zituen liga txapelketan.

1968an Kataluniako RCD Espanyolek fitxatu zuen. Talde horrekin 7 denboralditan aritu zen. Lehenean taldea bigarren mailara jaitsi zen baina berriro lehen mailan 1972-1973an ligan hirugarren geratu ziren; kanpaina honetan Glariak Espanyolek FC Barcelonaren kontra Camp Noun lortu zuen lehen garaipena eman zion gola sartu zuen. 1974-1975 denboraldian erretiratu zen. Oro har 338 partida jokatu zuen lehen mailan eta 12 gol sartu zituen.

Glaria automobil istripuz hil zen 1978ko irailaren 19an; bere 10 urteko semea ere hil egin zen.

Espainiako selekzioarekin 20 aldiz aritu zen. Debuta 1962ko azaroaren 1ean egin zuen Errumaniaren kontra.

Kataluniako futbol selekzioarekin ere behin aritu zen, 1968an[1].

Selekzioa Denboraldia Partidak Golak
Espainia 1962–63 5 -
1963–64 1 -
1964–65 2 -
1965–66 5 -
1966–67 3 -
1967–68 - -
1968–69 4 -
Oro har 20 -

Glariaren familian bost anaia futbolari profesionalak izan ziren; hortik dator "Glaria IV" deitzeko beharra. Alesbes jaioterrian urtero bere eta bere anaia Joséren ("Glaría I") omenezko harrobiko futbol txapelketa antolatzen da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Antoni Closa, Jaume Rius. Selecció Catalana de Fútbol: nou dècades d'història, 1999 Editorial Jaume Rius. ISBN 8492294434

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]