Jiří Rusnok (Ostrava, 1960ko urriaren 16a) txekiar ekonomialari eta politikaria da. Txekiako lehen ministroa izan zen 2013tik 2014ra.
1984an graduatu zen Pragako Ekonomia Unibertsitatean. 1998an politikan sartu zen Alderdi Sozialdemokrata Txekiarreko kide gisa. Finantzetako ministro izan zen 2001etik 2002ra, eta Industria eta Merkataritzako ministro 2002tik 2003ra.
Lehen ministro izan zen 2013ko ekainetik 2014ko urtarrilera bitartean, Petr Nečasen fimisioaren ondoren eta hauteskundeak egin arte.
Ondoren, Txekiar Errepublikako Banku Zentraleko gobernadore izan zen 2016 eta 2022 artean.