Joan II.a Liechtensteingoa (Johann Maria Franz Placidus; Eisgrub, 1840ko urriaren 5a - Valtice, 1929ko otsailaren 11) Liechtensteingo printzea izan zen 1858tik hil zen arte.
Luis II.a eta Franziska Kinsky Wchinitzekoa eta Tetraukoa kondesaren semea izan zen.
Hemezortzi urterekin igo zen tronura eta 70 urtez gobernatu zuen. 1862an lehen konstituzioa eman zion herrialdeari eta 1921ean bigarrena, eta printzerria monarkia konstituzional bihurtu zuen. 1866an Germaniar Konfederazioa utzi zuen eta handik gutxira armada ezeztatu egin zuten.
Lehen Mundu Gerran herrialdearen neutraltasuna mantendu zuen eta harremanak estutu zituen Suitzarekin. 1924an, Liechtensteinek franko suitzarra onartu zuen diru ofizial gisa. Bildumagile eta arte mezenas handia izan zen eta Liechtenstein gaztelua berreraiki zuen.