Joanne Limburg | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Londres, 1970 (54/55 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta eta idazlea |
Enplegatzailea(k) | Newnham College |
Joanne Limburg (Londres, 1970) ingeles idazlea da, gaur egun Cambridgen bizi dena.
Limburg Londresen jaio zen familia judu erreformista batean. Stanmoren eta Edgwaren hazi zen[1][2]. Filosofian lizentziatu zen Cambridgeko Unibertsitatean[2] eta gero psikoanalisiko masterra egin zuen Kenteko Unibertsitatean.
1998an Eric Gregory saria irabazi zuen bere poesiagatik[3]. 2000n lehen poesia bilduma argitaratu zuen, Femenismo[4], eta 2015ean lehen eleberria, A Want of Kindness, Ana Britainia Handikoaren historia kontatzen duena[1][5].
Limburgek bere umea galtzeren erruari eta umeari kalte egiteko pentsamenduei buruz idatzi du[6]. Haurdun zegoela konturatu zen nahasmendu obsesibo-konpultsiboa zuela eta geroago espezialista batek hori baieztatu zuen[7]. Gainera, 30 urte inguru zituela jakin zuen autista zela[8].
2011eko urtarrilean The Woman Who Thought Too Much oroitzapen-liburua argitaratu zuen[9], egileak bere nahasmendu obsesibo-konpultsiboari buruz eta horrek ekartzen dituen erronkei buruzko sentimenduak deskribatzen dituena[4].
Kingstoneko Unibertsitatean idazkera sortzailean doktoretza lortu ondoren, De Montfort Unibertsitatean aritu zen irakasle. Gaur egun, Cambridgeko Unibertsitateko Etengabeko Prestakuntza Institutuan irakasten du. 2022an Royal Society of Literatureko kide hautatu zuten.