Johanna Francella

Johanna Francella
Bizitza
JaiotzaPalermo (Buenos Aires)1993ko abenduaren 4a (31 urte)
Herrialdea Argentina
Familia
AitaGuillermo Francella
Haurrideak
Jarduerak
Jarduerakaktorea

IMDB: nm8614617 Instagram: yoyifrancella Edit the value on Wikidata

Johanna Inés Francella, ezizenez Yoyi Francela (Buenos Aires, Argentina, 1993ko abenduaren 4a)[1] argentinar aktorea eta aurkezlea da.[1] Ezaguna da, batez ere, Heidi, bienvenida a casa, Golpe al corazón eta Millennials telesailez gain, Papá al Rescate (2023) eta Sí solo sí (2016) filmetan egindako lanarengatik.

Aita Guillermo Francella aktorea da eta neba Nicolas Francella ere aktorea da.

Canal 13ko Noche y día izenburuko polizia-telenobelan hasi zuen bere ibilbidea, eta Jazmin pertsonaia antzeztu zuen bertan.[2] Hurrengo urtean, De girafa (2015) saioko esatari lanak egin zituen Franco Nied, Camila Ambroggi eta Tomas Allanderekin batera Radio y Punto irratian.[3] 2016an, Si solo si telesaileko aktore nagusia izan zen, TV Pública katean eman zuten eta Valentina pertsonaia izan zen hiru denboraldietan.[4]

2017an, Vickyren papera egin zuen haur eta gazteentzako Heidi, bienvenida a casa telesailean, Nickelodeon Latinoamerikako.[5] Handik gutxira, Telefe kateko Golpe al corazón telenobelako aktore nagusia izan zen, eta Diego Figueroaren (Stéfano De Gregorio) maitasun-interesa antzeztu zuen bere Celeste Farías pertsonaiak.[6] Urte horretan bertan, Justo en lo mejor de mi vida antzezlanaren protagonista izan zen Picadilly antzokian, Miguel Angel Rodriguez, Julia Calvo, Diego Perez eta Pepe Monjerekin batera, eta zuzendari lanetan Luis Brandoni aktorea aritu zen.[7]

Telebistarako egin zuen hurrengo lana Net TV-ko Millennials telesaila izan zen; Alma Carrizoren rola egin zuen bertan, eta Nicolas Riera, Laura Laprida, Juan Manuel Guilera, Matias Mayer eta Noelia Marzolekin partekatu zuen protagonismoa.[8] 2019an, Johannak bat egin zuen Canal 13ko Argentina, tierra de amor y venganza telenobelaren zerrendarekin, eta Malenaren papera egin zuen, Luciaren (Delfina Chaves) egunkari berean lan egiten zuen argazkilariarena.[9]

2023ko otsailean, Luzu TV kateak emititu zuen Antes que nadie programa digitala gidatzen hasi zen, Candelaria Molfese atera ondoren, non Diego Leuco, Micaela Vázquez eta Martín «El Trinche» Dardik-ekin pantaila partekatu zuen.

Urtea Izenburua Rola Zuzendaria
2020 El robo del siglo Lucía Vitette Sellanes Ariel Winograd
2023 Papá al rescate Laura Marcos Carnevale
Urtea Izenburua Rola Oharrak
2014-2015 Noche y día Jazmín
2016-2020 Si solo si Valentina
2017 Heidi, bienvenida a casa Victoria "Vicky"
2017-2018 Golpe al corazón Celeste Farías
2018-2021 Millennials Alma Carrizo
2019 Go! Vive a tu manera Rosario
Con amigos así Gidarikidea
Argentina, tierra de amor y venganza Malena
2021 El mundo de Mateo Carolina Talesnik
2022 Los protectores Sandra Kapitulua: «El único y último gol»
El primero de nosotros Zoe
Urtea Izenbruua Rola Katea
2023-... Antes que nadie Gidarikidea Luzu TV

Bideo musikalak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urta Bideoa Rola Artista
2019 «Apenas son las 12» Interes erromantikoa Ruggero Pasquarelli y MYA
Urtea Izenburua Rola Lekua
2017 Justo en lo mejor de mi vida Yanina Picadilly Antzokia
2019 Perfectos desconocidos Rocco eta Evaren alaba Casa España Kultur Etxea
Urtea Izenburua Rola Jaulkitzailea
2015 De girafa Esataria RadioyPunto

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]