Johanna Schopenhauer | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Johanna Henriette Trosiener |
Jaiotza | Gdańsk, 1766ko uztailaren 9a |
Herrialdea | Prusiako Erresuma |
Heriotza | Jena, 1838ko apirilaren 16a (71 urte) |
Hobiratze lekua | Johannisfriedhof (en) |
Familia | |
Aita | Christian Heinrich Trosiener |
Ama | Elizabeth Trosiener |
Ezkontidea(k) | Heinrich Floris Schopenhauer (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, salonnièrea eta arte-historialaria |
Johanna Henriette Schopenhauer (Gdansk, 1766ko uztailaren 9a – Jena, 1838ko apirilaren 17a) alemaniar nobelagile izan zen, Arthur Schopenhauer filosofoaren eta Adele Schopenhauer artistaren ama.
Christian Heinrich Trosiener izeneko merkatari eta senatari baten alaba izan zen. Heinrich Floris Schopenhauer, handizkako merkatari hanseatikoarekin ezkondu zen. Senarra hil ondoren, 1805eko apirilaren 20an, Johanna Weimarren finkatu zen Adele alabarekin. Han literatura-areto bat sortu eta ospea lortu zuen. Garai hartako intelektual gailenek hartu zuten parte, besteak beste, Goethek eta Wielandek.
Gaztetan pinturarekiko zaletasuna izan zuen arren, geroago eleberriak eta bidaietako kronikak idazten hasi zen. Haren lan guztiak Jugend Leben und Wanderbilder (Bizitza gaztea eta bidaiaria) izenburupean konpilatu ziren, eta Brockhaus argitaletxe ospetsuak argitaratu zituen 24 liburukitan 1830ean.
1832tik 1837ra Bonnen bizi izan zen; baina azken urteetan Jenara joatea erabaki zuen, 1838ko apirilaren 17an hil zen lekura.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Johanna Schopenhauer |