Johanne Andersen

Johanne Andersen
Bizitza
JaiotzaVirket (en) Itzuli1913ko irailaren 11
Herrialdea Danimarka
HeriotzaNykøbing Falster (en) Itzuli1999ko irailaren 30a (86 urte)
Hezkuntza
HeziketaKopenhageko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakapaiza
Enplegatzailea(k)Danimarkako Eliza
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaLuteranismoa

Johanne Hermansen Andersen (Virket, 1913ko irailaren 11Nykøbing Falster, 1999ko irailaren 30a) daniar apaiz luterotarra izan zen. 1947an Danimarkako Elizak emakumeen ordenazioa baimendu zuen, eta hurrengo urtean, Edith Brenneche Petersen eta Ruth Vermehrenekin batera, Hans Øllgaard apezpikuak ordenatu zuen Odenseko katedralean. Horrela, Danimarka emakume apaizak zituen munduko lehen herrialde bihurtu zen[1].

Lars Peter Andersen eta Anna Hermansenen alaba, 1913ko irailaren 11n jaio zen Falster uharteko Virket herrixkan. Gaztea zela, negua pasa zuen Askov Højskolen, Grundtvigian ikastetxean. Gero teologia ikasi zuen Kopenhageko Unibertsitatean. Ikasle zela, emakumeak apaiz ordenatzeko baimena emango zituen lege aldaketak eskatzen hasi zen[2].

Danimarkako Emakumeen Elkarteko kidea, artikulu bat argitaratu zuen Kvinden og Samfundet aldizkarian, emakume apaizak onartzeko eskatuz. 1945ean graduatu zen eta Uppsalako Unibertsitatean ikasketak jarraitu zituen. 1946ko udan Askovs Højskolen irakasten ari zela, Nørre Ørslev elizan apaiz izatera gonbidatu zuten. Mads Peter Schmidt lehengo parrokoa erretiro-adinera hurbiltzen ari zela konturatuta, 1946ko urrian, parrokiako kontseiluak Andersen parrokoa izan behar zela erabaki zuen. 1947an Schmidten laguntzaile izendatu zuten[2].

Nørre Ørslev parrokiako kontseiluaren presioaren ondorioz, Rigsdagek emakumeak ordenatzeko aukera ematen zuen legedia onartu zuen. 1948an, Hans Øllgaard apezpikuak Andersen ordenatu zuen Edith Brenneche Petersen eta Ruth Vermehrenekin batera. Urte berean, Johanne Andersen ofizialki izendatu zuten Nørre Ørslev elizako parroko kargurako[2]. Andersen Danimarkako lehen emakume parroko bihurtu zen[3].

1957an, Kopenhageko Vigerslev elizako apaiz izendatu zuten. 1965ean, Kopenhagen sortu berri den Margarethe elizako parroko izendatu zuten[2][3].

1975ean erretiroa hartu zuen eta Falster uhartera itzuli zen. Nykøbing Falsterren hil zen 1999ko irailaren 30an[2].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Danieraz) Lauritsen, Thorsten Asbjørn. «Sådan fik vi kvindelige præster» Kristeligt Dagblad 2008-04-28 (Noiz kontsultatua: 2008-04-28).
  2. a b c d e (Danieraz) «Johanne Andersen (1913 - 1999)» Kvinfo (Noiz kontsultatua: 2018-11-02).
  3. a b (Danieraz) Ottesen Hansen, Doris. (1984). Johanne Andersen. Gyldendal: Dansk Biografisk Leksikon (Noiz kontsultatua: 2018-11-02).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]