Johannes Ewald | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Kopenhage, 1743ko azaroaren 18a |
Herrialdea | ![]() |
Lehen hizkuntza | daniera |
Heriotza | Kopenhage, 1781eko martxoaren 17a (37 urte) |
Familia | |
Aita | Enevold Ewald |
Hezkuntza | |
Heziketa | Kopenhageko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | daniera |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, antzerkigilea eta idazlea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Genero artistikoa | olerkigintza |
![]() ![]() ![]() |
Johannes Ewald (Kopenhage, 1743ko azaroaren 18a - 1781eko martxoaren 17a) Danimarkako poeta eta antzerkigilea izan zen.
Poema lirikoak idatzi ondoren, 1769an Klopstock idazle alemaniarrarekin topo egin zuen, eta hark iparraldeko mitologiara zaletu zuen. Orduan bi antzerki idatzi zituen, mitologia-gaiak hartuz: Rolf Krage (1790) eta Balderren heriotza (1775). Erlijio-krisialdi baten ondoren, lirismoa gehiago errotu zitzaion, eta Damutua eta Oda arimari idatzi zituen. Danimarkako ereserki nazionala haren Fiskerne operatik hartu da. Danimarkako poeta liriko handienetakoa da.