John the Ripper pasahitzak argitzeko kriptografiako programa bat da. Indar gordina erabiltzen du, hau da behin eta berriz datu desberdinekin prozedura berari ekiten dio, kasu honetan pasahitzak probatuz. DES zein SHA-1 bezalako zifratze algoritmoak apur ditzake eta beste batzuk ere.
Segurtasun tresna ezaguna da, erabiltzaileen pasahitzak seguruak diren egiaztatzeko ahalbidetzen baitie sistema administratzaileei.
Ezagutzen dituen zifratze motetatik antzeman dezake zein erabiltzen den pasahitza gordetzeko eta pasahitzen probak pertsonaliza daitezke. Ezaugarri hauengatik segurtasun arloan erabiliena bilakatu da.
Kanpoko moduluak erabilita, hauekin ere lan egin dezake: