Johnny I Hardly Knew Ye | |
---|---|
Dropkick Murphysen musika-lana | |
Egilea(k) | Dropkick Murphys |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | protesta abestia |
Johnny I Hardly Knew Ye, Johnny We Hardly Knew Ye edota Johnny I Hardly Knew Ya (euskaraz Johnny, Zutaz Kasik Ezer Ez Nekien edota Johnny, Zutaz Kasik Ezer Ez Genekigun) irlandar abesti herrikoi eta antimilitar edo erreklutamentuaren aurkakoa da, Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibil garaiko When Johnny Comes Marching Home estatubatuar abestiaren oinarri edo jatorrizko abestia ere bada.
Irlandar abesti honen 1863 urtea baina aurreko argitaratutako bertsiorik topatu izan ez den arren, ustez, abestia XIX. mendearen hasierakoa litzateke, irlandar gudariek Ekialdeko Indietako Britainiar Konpainian britainiarren zerbitzupean jardun zuten garaikoa. Abestiak "Sulloon" (Zeilan, gaur egungo Sri Lanka) uhartean borrokatu ziren Kildare konderrian dagoen Athy udalerriko gudariak aipatzen ditu.
Gaur egun normalki abesti ohi diren hitzak honako hauek dira. Azken bertsoa beranduago gehitutakoa dirudi, eta ez da 1922an Padraic Colum folkloristak argitaratutako Anthology of Irish Verse liburuan agertzen.
« | While goin' the road to sweet Athy, hurroo, hurroo While goin' the road to sweet Athy, hurroo, hurroo With your guns and drums and drums and guns, hurroo, hurroo |
» |