Jolly Green Giant maskota 1928. urtean jaio zen Leo Burnett-en eskutik. Urte horretatik aurrera, Green Giant marka marrazki bizidunetako pertsonaia hau bere iragarki eta kanpainetan erabiltzen hasi zen ilarrak saltzeko helburuarekin.[1]
Honen sortzailea, Leo Noble Burnett, 1891eko urriaren 21ean jaiotako publizitate exekutibo estatubatuarra izan zen, publizitate zientifikoaren aroko publizista nagusietako bat alegia. Michigan-eko Unibertsitatean kazetaritzan lizentziatua zen arren, 1914an Cadillac konpainian publizitateko erredaktore bezala saiatzea erabaki zuen. Bertan, erredaktore bezala hasi eta publizitate zuzendaria izatera heldu zen. Hemendik aurrera, beste zenbait publizitate agentzietan aritu zen; hala nola, Homer McKee. Jolly Green Giant maskotaz gain, Burnett XX. mendeko marrazki bizidunetako pertsonaia eta publizitate kanpainarik ezagunenetako batzuen sortzailea izan zen. Horien artean Tony the Tiger, the Marlboro Man, Fly the Friendly Skies edota Pillsbury Doughboy.
Depresio Handiaren garaia heltzean, Burnett Michiganetik Chicagora abiatzen da arazo ekonomikoak direla eta. 1935ean, Chicagon bertan, Leo Burnett deitutako agentzia zabaltzea erabakitzen du. Gaur egun, Leo Burnett Company, Inc munduko publizitate agentzia garrantzitsuenetako bat kontsideratzen da.
Burnett 1971eko ekainaren 7an hil zen eta 1999an Time aldizkariak XX. mendeko eragin handieneko 100 pertsonetako bat bezala izendatu zuen.[2]
Irudiko iragarkia 1947 urtean kokatzen dugu Amerikako Estatu Batuetan, Chicagon zehazki, eta 1945 urte inguruan publizitatearen berritzea hasi zen. Honekin batera, gerraosteko testuinguru batean kokatzen gara, II. Mundu Gerra bukatu berri zelarik. Egoera berri horretan kontsumoa izugarri igo zen, publizitatean eragin handia izan zuena.[3]
Bestetik, erabilitako euskarria prentsarako iragarkia dela nabarmentzekoa da, garaiko testuinguruan kokatzen gaituelako nolabait. Garai hartan prentsa iragarkiek pisu handia zeukaten eta kasu honetan islatzen da.
Leo Burnetten lan ikoniko batzuk gaur egun oraindik indarrean dauden marka ospetsuenetako batzuentzako pertsonaia adierazgarriak sortzera bideratuta egon ziren. Erraldoi berdearen figura dugu horren adibide garbia, 1928an sortu zenetik gaur egunera iragarki eta euskarri desberdinetan ikusi ahal izan duguna. Erreferente bihurtu zen erraldoiaren irudia eta marka antzemateko erraza bihurtu zuen. Are gehiago, Advertising Age aldizkariaren arabera (1999), XX. mendeko publizitate ikono ezagunenetako bat da.
Publizitatearen historiaren testuinguruari dagokionez, jasotzen dituen bi etapa bereiz ditzakegu. Alde batetik, Erraldoi Berdearen irudiaren sorrera Publizitate Zientifikoaren garaian kokatuko genuke, urte haietan nabarmendu baitzen. Garai hartan, publizitateak alde artistikoa alde batera utzi zuen, informatiboa bilakatu zelarik.
Leo Burnett-ek ilarren markarako egindako iragarkietako elementu gailenduena pertsonaia erraldoi berdea da (Jolly Green Giant maskota). Eta beste elementu guztiak bigarren plano batean gelditzen dira. Bestalde, kanpainetan zehar erabilitako koloreen errepikapenak (berdea eta horia) konposizioari nolabaiteko dinamikotasuna ematea lortzen du.
Jolly Green Giant pertsonaiaren paperak garrantzi itzela du iragarkiak berak transmititu nahi duen mezuan; nagusiki, duen itxurak lagunduta. Pertsonaiak, indartsua, handia dela eta guztiaren gainetik dagoela transmititu nahi du, honela, kontsumitzaileek marka hartako jakia (produktua) jatean, pertsonaiaren “bertute” horiek bereganatuko dituelako irudia sortzeko asmoz. Erraldoiaren tamaina ikusizko iragarki guztietan proportzioak apurtzen ditu eta honen kolorea, berdea alegia, ilarren freskotasuna adierazteko erabiltzen da.
Kanpaina hau publizistarentzat erronka handia izan zen arren, munduaren luze-zabalean ezaguna den figura bat sortzea ekarri zuen: Erraldoi Berdea. Eta berari esker, gaur egun mundu osoan ezaguna dela esan daiteke. Bere ospea hain handia zenez, haran bat sortu zuten bere omenez. "Erraldoi Berdearen Harana Jolly", Le Sueur (Minnesota) inguruko Minnesota ibaiaren haranari erreferentzia egiten diona. Bertan ere, Jolly Green Gianteko 55 oineko (17 m) beirazko zuntzezko estatua bat dago. Estatua 1978an eman zen lehen aldiz ezagutzera, eta 1979ko uztailaren 6an finkatu zen bere base iraunkorrean. Urtean 10.000 bisitari baino gehiago erakartzen ditu.
Guzti honen ondoren, Erralgoi Berdearekin lotutako jaialdi ospetsu bat ere sortu da. Blue Eartheko udako jaialdirik garrantzitsuena Giant Days da, urtero uztailaren 4aren ondorengo asteburuan ospatzen dena. Urtero, Erraldoien Egunetan, pasabide berdeak margotzen dira Blue Earth-eko zentro osoko espaloietan, eta horrek bertako enpresetara eramaten du.
Leo Burnett-ek bere agentzia propioa sortu zuen, bere izena daramana. Eta gaur egun, 80 urte geroago, Leo Burnett Company, Inc mundu mailan gehien saritutako publizitate agentzietako bat da. Cannes Lions-eko sormen jaialdiaren azken edizioan, esaterako, 69 lehoi lortu zituen. Prestigio handiko agentzia da eta bere bezeroen artean Coca-Cola, P & G, Kellogg, Samsung, McDonald 's edo Pfizer marka garrantzitsuak daude, 40 edo 50 urteetatik hona agentziaren sormenetik sortutako publizitatea aurkezten dutenak eta jada gure historiaren parte direnak.