Jorge Prado

Jorge Prado

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJorge Prado García
JaiotzaLugo2001eko urtarrilaren 5a (23 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
galiziera
Jarduerak
Jarduerakmoto-kroseko pilotua

jorgeprado61.com
Facebook: jorgeprado61 Twitter: jorgeprado61 Instagram: jorgeprado61 Flickr: 146344421@N04 Edit the value on Wikidata

Jorge Prado Garcia (Lugo, Galizia, 2001eko urtarrilaren 5a) moto-kroseko pilotua da.

Hiru urterekin hasi zen motorrak gidatzen; eta sei urterekin, lehiatzen. Lehenengo lasterketa zazpi urterekin irabazi zuen. Bere familiarekin Belgikara bizitzera joan zen, moto-krosean lehiatzeagatik. 2016an debuta egin zuen MX2 kategorian. 2017an, MX2 moto-kros proba irabazi zuen lehen espainiarra izan zen. KTM konpainiarekin dauka kontratua 2020. urtera arte.

Kirol lorpenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Munduko txapelduna 2011n, 65 zentimetro kuboko motoarekin, hamar urte eta zortzi hilabete zituela. Kategoriako txapeldun gazteena da.
  • 125 zentimetro kuboko Europako txapelduna, 2015ean, hamalau urterekin. Kategoriako txapeldun gazteena da.
  • 2018an MX2 moto-kroseko munduko txapelduna, 17 urterekin.