Josef Hora | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Dobříň, 1891ko uztailaren 8a |
Herrialdea | Txekoslovakia Austria-Hungariako Inperioa |
Heriotza | Praga, 1945eko ekainaren 21a (53 urte) |
Hobiratze lekua | Vyšehrad hilerria |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Zdena Horová (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Gymnázium Roudnice nad Labem (en) |
Hizkuntzak | txekiera errusiera esloveniera alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, hizkuntzalaria, poeta, argitaratzailea, literatura-kritikaria, kazetaria, itzultzailea, kritikaria, editore-laguntzailea eta iritzi-kazetaria |
Jasotako sariak | |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Txekoslovakiako Alderdi Komunista |
Josef Hora (Dobříň, Austria-Hungaria, 1891ko uztailaren 8a - Praga, Txekoslovakia, 1945ko ekainaren 21a) txekierazko olerkaria izan zen, txekiar etniakoa. Hasierako poema liburuak «vitalismo» izeneko mugimenduaren eraginpean idatzi zituen: Poemak (1915), Zuhaitza loretan (1920). 1927an Hariak haizeetara liburua argitaratu zuen. Ondorengo urteetako liburuetan, bere garaiko arte-mugimenduetatik aparte, barne-ezagutzaren bidetik jarraitu zuen. Garai hartakoak dira: Zure ahotsa (1930) eta Gaztigu isila (1936). Ezkortasunean murgildu zen azken urteetan. Hil ondoren argitaraturiko liburuan, Eritasunaren oroimenak (1945), Horaren ezkortasuna oso nabaria da, bere gaixotasuna eta gizartearena uztarturik.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Josef Hora |