José Luis Mayoz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | José Luis Mayoz Aizpurua |
Jaiotza | Aginaga (Usurbil), 1954ko urtarrilaren 15a (71 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Ibilbidea | |
Taldeak | Urteak |
Teka | 1977-1978 |
Teka | 1980-1981 |
Novostil-Helios (en) ![]() | 1979-1979 |
José Luis Mayoz Aizpurua (Aginaga, Usurbil, 1954ko urtarrilaren 15a) gipuzkoar txirrindulari ohia da. 1977 eta 1982 artean izan zen profesionala. Ez zuen lasterketarik irabazi profesional mailan baina 1980ko eta 1981eko Frantziako Tourrak korritu zituen.
Gazte mailan Gipuzkoako selekzioarekin korritu zuen. La Casera taldearekin Gipuzkoako Saria irabazi zuen eta ondoren Club Ciclista Irunés taldearekin berriz irabazi zuen Gipuzkoako Saria.[1]
1974an Olsa taldearekin hainbat lasterketa irabazi zituen eta Presidenteen Kopako txapeldunordea izan zen.[1]
1977an Teka taldearekin egin zuen debuta profesional mailan. 1978an Segoviako Vueltan bigarren egin zuen sailkapen nagusian eta 1980an Ordiziako Klasikan bigarren egin zuen Ismael Lejarretaren atzetik.[2] 1980an Frantziako Tourrean hartu zuen parte eta 54. postuan amaitu zuen. 1981ean berriz korritu zuen Frantziako Tourra eta amaitu ez bazuen ere Bordelen amaitu zen etapan zazpigarren egin zuen.[3]
1974
1975
1976
1977
1978
1979
1980
Itzuli Handia | 1980 | 1981 |
---|---|---|
![]() |
54.[4] | UT. |