João de Barros | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Viseu, 1496 |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Pombal (en) ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | portugesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | hizkuntzalaria, historialaria eta idazlea |
![]() ![]() | |
![]() |
João de Barros (Viseu, c.1496 – Pombal (Portugal), 1570ko urriak 20), Portugalgo Tito Livio deitua, lehen historialari portugaldar handienetako bat da, bereziki Décadas da Ásia (Asiako hamarkadak) idatzi izanagatik ospetsua, portugaldarren Indiako, Asiako eta Afrikako historia kontatzen duena. Portugesaren gramatikalari aitzindaria izan zen, hizkuntza idatzia arautzeko bigarren saioaren egilea, bere garaian hitz egiten zen ereduari jarraituz. Besteak beste, Bartolomeu Dias itsasgizonak egindako Esperantza Oneko lurmuturraren aurkikuntza honela deskribatu zuen:
« | Handik urruntzean, lurmutur handi eta ohargarri hura begiztatu zuten, hainbeste mendez estalirik egondakoa, eta ez hura bakarrik, baizik eta baita beste lurmutur berri bat ere aurkitu zuten hura bezalakoa. Bartolomeu Dias-ek eta bere lagunek hura igarotzean jasan zituzten arrisku eta ekaitzengatik "Oinazetsua" deitu zioten, baina hauek erresumara itzultzean Joan errege jaunak beste izen gorenago bat eman zion, Esperantza Oneko lurmuturra deituz; horrela Indiaren aurkikuntza, hain igurikia eta hainbeste urtetan bilatua, agintzen zuen. | » |
—[1]. Testu osoa irakurtzeko Wikisourcen duzu eskuragarri |
.
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: João de Barros ![]() |