Juan Eugenio Hartzenbusch

Juan Eugenio Hartzenbusch

Bizitza
JaiotzaMadril1806ko irailaren 6a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril1880ko abuztuaren 2a (73 urte)
Hobiratze lekuaSacramental de San Ginés y San Luis (en) Itzuli
San Justoren hilerria
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakantzerkigilea, idazlea, filologoa, itzultzailea, literatura-kritikaria, kazetaria, poeta eta liburuzaina
KidetzaReal Academia Española
Artxibozain, Liburuzain eta Arkeologoen Kidego Fakultatiboa
Mugimenduaerromantizismoa
Genero artistikoaantzerkia
IMDB: nm0367363 Edit the value on Wikidata

Juan Eugenio Hartzenbusch Martínez (Madril, 1806ko irailaren 6a - ib., 1880ko abuztuaren 2a) espainiar idazlea izan zen. Aita alemaniarra zuen, lanbidez zurgina. Liberal zelako salaketapean, aitaren ondasunak konfiskatu zitzaizkion 1823an, eta hargatik Hartzenbuschek ikasketak eta zurgin-lanak aldizkatu behar izan zituen. Hitz neurtuzko antzerki-lanak egiten aritu zen gehienbat. Erabat antzerki erromantikoaren barruan, Los amantes de Teruel (1837, Teruelgo maitaleak) obrak arrakasta handia lortu zuen. Drama historikoaren ildo horretatik beste obra batzuk egin zituen: Doña Mencía (1839), Alfonso el Casto (1841), La jura de Santa Gadea (1845, Santa Agatako zina), idazlearen ustez bere lanik aipagarriena. Bere garaiko frantses antzerkiaren egituraz baliaturik, aztikeriazko komediak ere ondu zituen: La redoma encantada (1839), Los polvos de la madre Celestina (1840). Zarzuela, vaudevillea eta sainetea landu zituen. La visionaria (1840), La coja y el encogido (1842), Juan de Viñas (1844) lanetan, bizitasun eta errealismo handiz, ohiturak izan zituen kontagai. Arrakasta handia lortu zuen Fábulas (1848, Alegiak) poema-bildumarekin. Bestalde, Hartzenbuschen literatura obrak beste alderdi batzuk ere baditu: azterketa kritikoak; itzulpenak; ohiturazko artikuluak; Espainiako teatro klasikoaren argitalpenak; kontakizunak. Espainiako Errege Akademiako (Real Academia Española, RAE) kidea (1847) eta Espainiako Nazio Liburutegiko zuzendaria (1862) izan zen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Juan Eugenio Hartzenbusch Aldatu lotura Wikidatan