Juan Manuel Urtubey | |||||
---|---|---|---|---|---|
(2015) | |||||
2007ko abenduaren 10a - 2019ko abenduaren 10a
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Salta, 1969ko irailaren 6a (55 urte) | ||||
Herrialdea | Argentina | ||||
Familia | |||||
Ezkontidea(k) | Isabel Macedo | ||||
Haurrideak | ikusi
| ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Buenos Airesko Unibertsitatea Bachillerato Humanista Moderno (en) | ||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria eta abokatua | ||||
Lantokia(k) | Salta | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | katolizismoa | ||||
Alderdi politikoa | Alderdi Justizialista | ||||
Juan Manuel Urtubey (Salta, Argentina, 1969ko irailaren 6a) politikari eta abokatu argentinarra da, Saltako gobernadore ohia.
2007an aukeratu zuten lehenengoz gobernadore, 38 urte zituela. 2011n eta 2015ean berrautatua izan zen, botoen %57 eta %51 inguru eskuratuta, hurrenez hurren.[1] Aurretik, Diputatu Nazionala izan zen 1999tik 2007ra. Kargu hori betez, Konstituzio Gaietarako Batzordeko presidente eta Bloke Justizialistako presidente izan zen.
Urtubeyk kudeatuta, Salta Argentinako lehen probintzia bihurtu zen, errolda osoan boto elektroniko bakarrarekin hauteskundeak izan eta Lehen Haurtzarorako Ministerio bat sortu zuena.[2] Haurren eta amen heriotza-tasaren adierazle probintzialak historiako baxuenetara jaistea lortu zuen. 2019. urtearen amaieran, haurren heriotza-tasa 9,6koa zen bizirik jaiotako mila haurreko, eta 1,5ekoa 10.000 haurreko amen heriotza-tasa.