Juan Martín Díez | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Castrillo de Duero, 1775eko irailaren 2a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Roa, 1825eko abuztuaren 20a (49 urte) |
Hobiratze lekua | Q58875848 |
Heriotza modua | : urkatzea |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | soldadua eta militarra |
Jasotako sariak | |
Izengoitia(k) | El Empecinado |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Espainiako Lurreko Armada |
Gradua | jeneral |
Parte hartutako gatazkak | Napoleondar Gerrak |
Juan Martín Díez, El Empecinado gisa ere ezaguna (Castrillo de Duero, Valladolid, 1775eko irailaren 5a - Roa, Burgos, 1825eko abuztuaren 20a), espainiar gerrillaria izan zen.
Laboraria zen eta frantses indarren aurkako lehen gerrilla-talde garrantzitsua antolatu zuen Espainian, 1808an.
Cuenca eta Guadalajara aldean borrokatu zen, batez ere, eta arrakasta handia izan zuen lehen urteetan. 1812ko otsailean, galera handiak eragin zizkioten frantsesek haren taldeari Sigüenza hiritik hurbil, baina taldea berriro osatu eta Guadalajarako hiria hartu zuen urte berean.
Goi-mailako karguak eman zizkioten Espainiako armadan gerra ondoren, eta 1820an, Riego liberalaren matxinadan parte hartu zuen. Ondoko hiru urteetan, politika-kargu batzuk izan zituen gobernu liberalean, eta absolutistek preso hartu zuten, 1823an. Bi urtez preso eduki ondoren, heriotza-zigorra ezarri zion auzitegi batek; urkabera zeramatela esku-loturak hautsi zituen, eta baioneta-zartadez hil behar izan zuten.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Juan Martín Díez |