Juan Modesto | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | El Puerto de Santa María, 1906ko irailaren 24a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Praga, 1969ko apirilaren 16a (62 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | militarra |
Jasotako sariak | |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Espainiako Lurreko Armada |
Gradua | brigada-jeneral |
Parte hartutako gatazkak | Espainiako Gerra Zibila |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Espainiako Alderdi Komunista |
Juan Guilloto León (El Puerto de Santa María, 1906ko irailaren 24a - Praga, 1969ko apirilaren 19a), «Modesto» edo Juan «Modesto» ezizenarekin ezagutzen dena, Espainiako Gerra Zibilean espainiar militar ospetsua izan zen eta Espainiako Alderdi Komunistako (PCE) kidea. Gerraren hasieran miliziano izatetik, bukaeran, errepublikanoen eskutik jeneralera iritsi zen[1].
V. Armadaren Gorputzaren agindupean, militar gogor eta diziplinatuaren irudia landu zen. Bereziki, errepublikanoek Brunete eta Belchiten jorratutako erasoetan[2]. Hala ere, 1938. urteko udan iritsi zen bere lidergotza militarra, Ebroko Armadaren egoitzara iritsi zenean eta pertsonalki, Ebroko Errepublikako Ofentsiba gidatu zuenean. Gerra amaitzean, erbestera joan zen Sobietar Batasunera, errepublikaren aldeko beste afiliazio militarrekin batera eta baita, PCEko buruzagi nagusiekin ere. Urte batzuetan Frunze Akademian egon zen, ikasketa militarrak zabalduz. Geroxeago, Pragara joan zen, Txekoslovakiako hiriburura[2]. Bertan, bere bizitzako azken urteak igaro zituen 1969. urtean. Bere izugarrizko gorakada milizianoen eta Armada Popularraren barruan, jenerala izatera heldu arte, hiru arrazoirengatik azaldu daiteke: Gerra Zibilak hartutako egoera, bere aparteko meritu pertsonalak eta Alderdi Komunistak emandako laguntza.
El Puerto de Santa Maria-n (Cadiz) jaio zen, familia apal batean, inguruko ardo eta upeltegietan lan egiten zutelarik. 1917. urteko Iraultza Boltxebikean garatutako gertaerak eta ideiak guztiz eragingo zuten bere etorkizunean. Hain izan zen handia, non, 1930. urtean Alderdi Komunistaren kide egin zen. Bere gaztaroan, Rafael Alberti olerkariaren ikaskidea izan zen.
Bere formakuntza militarrari dagokionez, urte batzuk igaro zituen Marokon armadan sartzeko. Bertan, estrategia eta taktika militarrak ikasi zituen eta kaporalburu izendatu zuten. Hala ere, gradua kendu eta armadatik kanporatuko zuten. 1931an, Espainiako Bigarren Errepublika aldarrikatu zenean, Sobietar Batasunera bidali zuen Alderdi Komunistak bere ikasketa militarrarekin jarraitzeko. Zehazki, Frunze Akademia Militarrean izango zen eta diziplina militarra ikasteaz gain, beste hainbat irakasgai irakatsiko zizkion armada gorrikoek: Sobietar Errepublika Sozialistaren historia, marxismo-leninismoaren teoriak, atzerriko hizkuntzak… Errusiera ondo etorri zitzaion bertako pertsonekin errezago komunikatzeko[3].
1934an Espainiara itzuli zen milizia komunistetan parte hartzeko (Langile eta Nekazarien Milizia Antifaxistak), komunistak zirenei Falangeko kideen erasoetatik babesteko.
Martxoaren 6an Espainiatik ihes egin zuen eta Sobietar Batasunera erbesteratu zen. Hegazkinean, Juan Negrín, Enrique Líster, eta Alderdi Komunista eta Errepublikako kideekin zihoan[3].