Juan Ortiz de Zarate | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Urduña, 1510 |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Asuncion, 1576 (65/66 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | esploratzailea eta militarra |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
Juan Ortiz de Zarate (Urduña, 1510 – Asuncion, 1576ko urtarrilaren 26a) euskal militar eta esploratzailea izan zen.[1]
Gaztetan Gaztelara joan eta hango gortean egon zen. Karrera politika egiteko asmotan, Amerikara joan zen eta Peruko gizon eraginkorrenetako bat izan zen bildu zuen aberastasunari esker. 1567an Río de la Platako adelantado izendatua izan zen. Erregeak Espainian titulua berretsi zionean, itzuli eta eskualdea esploratu zuen.
Ameriketara jo zuen berriro ere 1572. urtean, eta bere iloba Juan Garairekin batera Asuncion hiria konkistatzeko prestakuntzak egin zituen. San Salvadorrera iritsi ziren lehenik (Bizkaia Berria izena eman zioten) eta 1575. urtean Asuncionera heldu ziren. Urte hartan hil zen, pozoitua zenbaiten arabera.
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |