Judith Colell | |||
---|---|---|---|
(2022) | |||
2021 - ← Isona Passola | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Sant Cugat del Vallès, 1968ko uztailaren 14a (56 urte) | ||
Herrialdea | Katalunia | ||
Bizilekua | Sant Cugat del Vallès | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Jordi Cadena i Casanovas (en) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | New Yorkeko Unibertsitatea Bartzelonako Unibertsitatea lizentzia | ||
Hizkuntzak | katalana gaztelania ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | film-zuzendaria, antzerki zuzendaria eta gidoilaria | ||
Enplegatzailea(k) | Ramon Llull Unibertsitatea Gironako Unibertsitatea Pompeu Fabra Unibertsitatea (1997 - 2010) | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
|
Judith Colell (Bartzelona, Katalunia, 1968ko uztailaren 14a) kataluniar zinema zuzendaria, gidoilaria, gidoi-irakaslea eta ekoizlea da. Emakume zinemagileen eta ikus-entzunezko baliabideen elkartearen sortzaileetako bat da (CIMA) (2006). 2016ko uztailaz geroztik, Espainiako[1] Arte eta Zinematografikoen Akademiaren presidenteordea da, eta Enrique González Macho 2011tik 2015era arte izan zuen kargua hartu zuen.[2] 2021eko ekainaz geroztik Kataluniako Zinemaren Akademiako presidentea da.[3]
Artearen Historian lizentziatu zen eta ondoren New Yorkeko Unibertsitateak Certificate in Film eman zion.
1992an Clara Foc film laburrarekin egin zuen debuta. 1996an, Escrito en la piel film laburra Goya sarirako izendatu zuten.[4]
1997an El dominio de los sentidos/Zentzumenak menderatzea lana egin zuen lau errealizadorerekin batera (Teresa de Pelegrí, María Ripoll, Nuria Olivé-Belles eta Isable Gardela). Ikusmena (zentzumenen pertzepzio gisa) izan zen lan horren inspirazioa.
2001ean, Nosotras lana zuzendu zuen, Isabel Clara-Simó-ren kontakizun-liburu batetik abiatuta, Kataluniako film onenaren Butaca Saria irabazi zuen 2001ean, eta jarraian 53 días de invierno egin zuen.
2004an antzerki munduan sartu zen, August Strindbergen Amor matern lana zuzenduta.
2006an, Emakume zinemagileen eta ikus-entzunezko baliabideen elkartea (CIMA) sortu zuen, beste zinemagile batzuekin batera, hala nola Icíar Bollaín, Chus Gutiérrez, Inés París eta Isabel Coixet.
2010ean, Jordi Cadena bikotearekin batera Elisa K filma zuzendu zuen, Lolita Boschen Elisa Kiseljak eleberrian oinarritua, eta Donostiako Nazioarteko Zinemaldian epaimahaiaren saria lortu zuen.[5]
2014. urtean Nora Navas protagonista izan zuen El último baile de Camen Amaya telefilma zuzendu zuen.[6]
Gidoi-irakaslea da komunikazio-sailean Pompeu Fabra Unibertsitatean, Ramon Llull Unibertsitatean, Gironako Unibertsitatean eta Taller de Guionistas eskolan.
2011tik 2015era, Espainiako Arte eta Zinematografia Akademiaren presidenteordea izan zen, Enrique González Macho ekoizlea buru zuen taldean. 2016ko uztailean, berriro hartu zuen kargua bitarteko gisa, Antonio Resines presidenteak eta Edmon Roch presidenteordeak dimititu ondoren.[7]
2021eko ekainean Kataluniako Zinemaren Akademiako presidente hautatu zuten.[3]
Urtea | Kategoria | Filma | Emaitza |
---|---|---|---|
2010[8]: | Epaimahaiaren Sari Berezia | Elisa K | Irabazlea |