Judith Forca | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Sabadell, 1996ko ekainaren 7a (28 urte) |
Herrialdea | Katalunia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania katalana |
Jarduerak | |
Jarduerak | waterpolo jokalaria eta igerilaria |
Kirol zenbakia | 9 |
Altuera | 173 zentimetro |
Judith Forca Ariza (Sabadell, Bartzelona, 1996ko ekainaren 7a), waterpolo jokalari katalandarra da, eta emakumeen Ohorezko Mailako CN Sabadellekin eta Espainiako selekzioarekin jokatzen du.
2020ko Tokioko Olinpiar Jokoetan, zilarrezko domina lortu zuen[1].
CN Sabadell-eko beheko kategorietan trebatua, bere lehen Europako Kopa irabazi zuen 14 urte eta 10 hilabeterekin[2][3].
2016ko Rio de Janeiroko Olinpiar Jokoetan, parte hartu zuen[4]. Zilarrezko domina irabazi zuen Budapest 2017an[5], eta brontzea, 2018ko Bartzelonako Europako Txapelketan[6].
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), zilarrezko domina irabaziko du Espainiako taldearekin, AEBkoaren atzetik (urrezkoa) eta Hungariakoaren (brontzezkoa) aurretik sailkatuz. Hauek osatuko dute Espainiako taldea: Marta Bach, Anni Espar, Clara Espar, Laura Ester, Judith Forca, Maica Garcia, Irene González, Paula Leitón, Beatriz Ortiz, Pilar Peña, Elena Ruiz, Elena Sanchez eta Roser Tarragó-k[7][8].
Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2020 | Tokio Japonia |
Waterpoloa emakumezkoa[9]. | |
Munduko txapelketa | |||
2017 | Budapest Hungaria |
Waterpoloa emakumezkoa | |
2019 | Guangzhou Hego Korea |
Waterpoloa emakumezkoa | |
Europako txapelketa | |||
2020 | Budapest Hungaria |
Waterpoloa emakumezkoa |