Judith Rich Harris

Judith Rich Harris
Bizitza
JaiotzaBrooklyn1938ko otsailaren 10a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaTucson
Middletown
HeriotzaMiddletown2018ko abenduaren 29a (80 urte)
Heriotza modua: esklerosi anizkoitza
Hezkuntza
HeziketaHarvard Unibertsitatea 1961) Arte-masterra
Brandeis University (en) Itzuli 1959) : psikologia
Arizonako Unibertsitatea
Tucson High Magnet School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpsikologoa
Enplegatzailea(k)Bell Labs
Lan nabarmenak
judithrichharris.info

Judith Rich Harris (1938ko otsailaren 10a - 2018ko abenduaren 29a) estatubatuar psikologoa, The Nurture Assumption liburuaren idazlea. Liburu honek gurasoak seme-alaben nortasunaren garapenean faktore garrantzitsuena direlakoen sinesmena kritikatzen eta zalantzan jartzen du eta hori baieztatzeko probak erakusten ditu. 2006 urtean argitaratutako No Two Alike obra aurreko gaiari buruzko teoria laburbiltzen du..[1][2]

1938ko otsailaren 10ean jaio zen eta Tucson, Arizonan instalatu zen bertako klima egokia zelako bere aitak zuen gaixotasunerako. Tucson Institutuan graduatu zen eta bere ikasketak Arizona eta Brandeis unibertsitateetan jarraitu zituen. 1961ean psikologia graduko irakasle saria lortu zuen Harvard Unibertsitatean. Urte berdinean Charles S.Harrisekin ezkondu zen eta 2 alaba izan zituen, horietako bat adoptatua. 70 hamarkada amaieran gaixotasun autoimmune baten ondorioz ohean egon behar izan zen, baina lan egiten eta idazten jarraitu zuen hainbat aldizkarirentzat.

Bere lan garrantzitsuenak haurren portaera eta garapenari, bere testuinguruari eta heziketari bideratuta egoteagatik dira ezagunak, hala nola, The Child: Development from Birth through Adolescence (1984), Infant and Child: Development from Birth through Middle Childhood, (1992). 1981etik aurrera garapenaren Psikologiari buruzko liburuak idazten hasi zen.

Harris Zientzia Psikologiko eta Phi Beta Kappa elkarteko kide izan zen. 1998an APAko George A.Miller saria jaso zuen Where Is the Child's Environment? A Group Socialization Theory of Development"-gatik eta 2007an David Horrobin saria "Parental selection: a third selection process in the evolution of human hairlessness and skin color" artikuluagatik.[1]

Taldeko sozializazioaren teoria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1994an Harris haurtzaroaren garapenaren inguruko teoria bat garatzen hasi zen. Teoria hori, “Where is the childs enviroment? A grup socialization theory of development" Psychological Review-ko artikuluari esker jaio zen. Artikulu honek, zalantzan jartzen zuen gurasoen eragina haurren nortasunaren garapenean. Teoria hau 1995era arte iraun zuen “The Nurture Assumption” liburuarekin eta beranduago “No Two Alike” liburuak idatzi zituenean. Hauek bere bi liburu eztabaidatuenak izan ziren.

Hezkuntzaren mitoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1998an argitaratu zen eta bere obra garrantzitsuenetarikoa da. Liburu honek bi helburu ditu: lehenengoa, haurren nortasuna gurasoek eratzen edo aldatzen dutenaren ideia burutik kendu eta bigarrena,  ikuspegi alternatibo bat ematea nortasuna nola sortu eta garatzen den teoriari. Harris-en ustez, haurraren nortasunaren garapenean ez dute geneak bakarrik eragiten, horien gurasoak ez dauden testuinguruak ere. Bere teoria “ Taldeko sozializazioaren teoria”k esaten du, haur baten geneak pertsonalitate bat edo beste bat garatzera eramaten dutela, baina etxetik kanpoko ingurunea da gai hura aldatzeko. Hala ere, ez du gurasoen rola ukatzen nortasun horren garapenean. Haurrek bere gurasoen antza dute eta beraz, nortasun test batean antzeko puntuazioa izatea posible izango litzateke. Judi Harrisentzat desadostasuna honako galdera hau planteatzean dator: zergatik antzekotasun hori? Herri mailan baliozko azalpena gurasoen eragina da, baina egileak baieztatzen du antzekotasun hori herentzia genetikoari dagokiola. Laburbilduz, gurasoek ez dute eraginik haurren portaeran, kanpoko ingurunea (lagunak, ezagunak…) da haien nortasuna osatzen duena.[1]

Ez daude bi berdin

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015. urtean argitaratu zen. Liburu honetan, “Hezkuntzaren mitoa” liburuan ageri diren ideia batzuk gehiago garatzen dira. Bertan, egunerokotasunean egiten diren galderei erantzuna bilatu nahi zaie, hala nola, zergatik gara elkarrengatik desberdinak? edo zergatik dira desberdinak batera hezi diren anai-arrebak?. Horretarako egileak 3 sistema proposatzen ditu:

  1. Erlazioen sistema: familiako kideen eta familiako kide ez direnen artean desberdintzea ahalbidetzen digu
  2. Sozializazio sistema: harreman intrapersonalak ezartzea eta talde baten parte izatea ahalbidetzen du.
  3. Egoera-sistema funtzio edo/eta helburuekin: geure burua beste pertsona batzuekin konparatzea ahalbidetzen digu

Hala ere, proposamen honek ez du alde batera uzten guraso eta familiaren eragina haurren nortasunean.[1]

Lanaren eragina

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eragin handia izan du beste arlo batzuetan, esaterako, hizkuntzaren garapenean. Kasu honetan ikusi da, haurrek haien kide edo ezagunen azentua hartzen dutela eta ez haien gurasoena.

Beste alde batetik, taldeko sozializazioaren teoriak esaten du haurrak testuinguruaren arabera desberdin jokatzen dutela eta ikasita dutela testuinguru bakoitzean izan beharreko jokaera. Ikasitako jokaera, hau da etxetik kanpo eskuratutakoa, etxean sartu daiteke, baina inoiz ere ez alderantziz. Bi testuinguruak gainjartzen direnean, etxetik kanpo eskuratutako jarrera lehentasuna izango du.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e (Gaztelaniaz) Judith Rich Harris. 2017-10-30 (Noiz kontsultatua: 2018-03-27).
  2. https://www.nytimes.com/2019/01/01/obituaries/judith-rich-harris-dies.html