Juduen kanporatzea

1100 eta 1600 artean Europan eman ziren komunitate juduen kanporatzea

Juduen kanporatzea hitz horiek historiografian, Erdi Aroan eta Aro Modernoan eman ziren juduen komunitateen aurkako kanporatze prozesuak adierazten ditu. Kanporatze horiek erresuma kristauetan zein musulmanetan eman ziren. Aipatutako garai horiek aurretik Antzinako Erroman Klaudio enperadoreak (K. a. 10eko abuztuaren 1a - K. o. 54ko urriaren 13a) gauza bera egin zuen.[1]

Juduen kanporatzea eta diaspora ez dira kontzeptu sinonimoak.

Kanporatze nagusiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Herria Kanporatze data Oharra
Bisigodoen Erresuma 616 inguru Sisebuto erregea juduen kristautzea edo haien kanporaketa agindu zuen. Dokumentu zehatzik ez da gorde.
Al-Andalus 1140 inguru Judaismoa praktikatzeko debekua Almohade dinastiaren aldetik (beste familien artean, 1148an, Maimonidesena joan behar izan zuen).[2]
Frantziako Erresuma 1182 Filipe II.a Frantziakoak juduen kanporaketa eta hain ondareen konfiskazioa agindu zuen.
Ingalaterrako Erresuma 1290 Eduardo I.a Ingalaterrakoak juduak Ingalaterratik kanporatzeko agindua eman zuen. Erdi Aroko lehen kanporatze handia izan zen.[3]
Frantziako Erresuma Erdi Aroan 1306, 1321/ 1322 eta 1394 Lehendabizikoa Filipe I.a Nafarroakoak agindu zuen.
Austriako artxidukerria 1421 Lehendabizi progrom gogorrak egin ziren: 270 judu erre zituzten. Haurrak beharrez kristatu zituzten, ondareak ken zizkien eta, azkenik, kanporatu zituzten.
Parmako Dukerria 1488 Sforza leinuak kanporatu zituen.
Milanerria 1490 Ludovico Sforza aginduta, 1492ko abuztua arte ez zen aurrera eraman.
Gaztelako koroa eta Aragoiko Koroa[4] 1492 Juduen kanporatzea Errege Katolikoek agindu zuten, Granada, 1492ko martxoaren 31an. Granadako Aginduan Aragoiko Koroaren lurrak Italian ere aipatzen ziren.
Lituania 1495
Portugalgo Erresuma 1496 Espainiako Errege Katolikoen presiopean Manuel I.a Portugalgoak agindu zuen.[5]
Nafarroako Erresuma 1498 Joanes III.a Nafarroakoak agindu zuen, Espainiako Errege Katolikoen presiopean
Proventza 1500 1475 urtetik aurrera juduen aurkako eraso asko eman ziren. 1486an Proventza Frantziako Erresumaren agindupean gelditu zen.
Brandeburgoko Marka 1510
Tunisia 1535
Napoliko Erresuma 1541
Genova 1550 eta 1567
Bavaria 1554
Aita Santuen Lurraldea 1569/1593 Pio V.ak agindua eman zuen; bakarrik Erromako eta Anconako biztanleak libratu ziren.[6]
Oran (Aljeria) 1669 Espainiaren agindupean zegoen espetxe afrikarra zen. Mariana Austriakoaren agindupean bertan zeuden 500 judu egungo Italian dagoen Livorno hirira bidali zituzten.[7]

Erreferenziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Juan José Heydeck, Defensa de la religión cristiana, 4. liburuki, Imprenta Real, 1798, 32 or.
  2. Luis Suárez Fernández, La expulsión de los judíos: Un problema europeo, Ariel, 2012, ISBN 8434400634
  3. Adler, Michael (1939), Jews of Medieval England, Edward Goldston.
  4. https://historiaragon.com/2017/03/31/la-expulsion-de-los-judios/
  5. (Gaztelaniaz) Tópicos y realidades de la Edad Media. I. liburuki, 251 or..
  6. «Hebraeorum Gens», 1569-11-26.
  7. https://web.archive.org/web/20090707092241/http://e-spacio.uned.es/fez/eserv.php?pid=bibliuned:ETFSerie4-BD5489A2-1746-EB8E-75EE-45B7092D0385&dsID=PDF La expulsión de los judíos de Oran en 1669, Espacio, Tiempo y Forma, IV. saila. Historia Modernoa, 6.liburuki, 1993, 155-198 or.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]