Juliette Gordon Low | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Juliette Magill Kinzie Gordon |
Jaiotza | Savannah, 1860ko urriaren 31 |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Savannah, 1927ko urtarrilaren 17a (66 urte) |
Hobiratze lekua | Laurel Grove North Cemetery (en) ![]() |
Heriotza modua | berezko heriotza: bularreko minbizia |
Familia | |
Aita | William Washington Gordon II |
Ama | Eleanor Lytle Kinzie Gordon |
Hezkuntza | |
Heziketa | Stuart Hall School (en) ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta artista |
Jasotako sariak | |
![]() ![]() |
Juliette Gordon Low, jaiotzaz Juliette Magill Kinzie Gordon, ezizenez "Little Ship"( Savannah, Georgia, AEB, 1860ko urriaren 31 – ibidem, 1927ko urtarrilaren 17a) ezagutza handiko gazte buruzagi [1]estatubatuarra izan zen. 1912an Ameriketako Estatu Batuetako neskato esploratzaileen sortzailea.[2][3][4][5][6]
Juliette Magill Kinzie Gordon bezala jaio zen Savannah-n (Georgia), eta Margarita ("Daisy") izenez ezagutzen zuten. Osabak, jaio zenean, neskatoa izango zela jakin zuen, eta hauxe esan zuen: "Apustua egingo dut, margarita bat izango dela".
Bere amaren familia Chicagokoa zen eta aita Konfederazioko armadako kapitaina izan zen Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibilean.
Juliette beti urduria izan zen eta "Little Ship"(itsasontzi txikia) ezizena jaso zuen, gerra sasoian aitona-amonekin bizitzera joan behar izan zuenean.
Haren aitona, John Kinzie, amerikar natiboen agentea zen, eta Juliette txikia sarritan jolasten zen natiboen haurrekin.
Juliettek birramonaren kontakizunak entzun nahi zituen, amerikar natiboek liluratu egiten baitzuten. Hark esan zion, gatibu egon arren, beti zegoela alaia, eta, beraz, "Little-Ship-Under-Full-Sail" (txalupa ziztu bizian) izenaz bataiatu zuten. Seneca Cornplanter buruzagiaren adopziozko alabatzat hartu zuten tribuarekin bizi izan zen bitartean.
Aukera batean, Senecak galdetu zion ea zer oparituko zion, eta hark erantzun zion etxera itzuli nahi zuela. Horrela, Seneca buruak alde egiten eta itzultzen utzi zion. Ezizenak duen bertsiorik laburrena ("Little Ship") eman zitzaion Juliette txikiari.
Ikastetxe garrantzitsuenetan hezi zen Juliette, hala nola 'Virginiako Andereñoentzako Institutua' (Virginia Female Institute, gero Stuart Hall School) eta Mesdemoiselles Charbonniers (New Yorkeko eskola frantsesa).
25 urte zituela, Juliettek otitisa (belarriko infekzioa) izan zuen, eta zilar-nitratoarekin tratatu zuten. Tratamendu horrek entzumen-galera partziala eragin zion.
26 urte zituela, gurasoen eragozpenak gorabehera, William Mackay "Willy" Lowrekin ezkondu zen, Savannah, Georgia eta Ingalaterran negozioak zituen kotoiaren saltzaile baten semearekin.
1886ko abenduaren 21ean ezkondu ziren bere ama Savannah jaio zen herrian, Georgian. eta ez zuten seme-alabarik izan. 1905ean alargundu zen.
Espainiaren eta Estatu Batuen arteko gerran, Juliettek amari lagundu zion Kubatik itzultzen ziren soldaduentzako ospitale bat antolatzen. Aita Estatu Batuetako armadako jeneral izendatu zuten eta Puerto Ricoko Bake Batzordean aritu zen.
1911n, Juliettek Robert Baden-Powell Eskautmugimenduaren sortzailea, haren emazte Olave Saint Claire Soames, eta Roberten arreba, Agnes Baden-Powell, ezagutu zituen.
Erresuma Batuan egon zen bitartean, Juliettek Eskozian eta Londresen antolatu zituen taldeentzako neskatoen gidari buru gisa lan egin zuen.
1912an Estatu Batuetara itzultzean, Juliettek lehengusuari historikoa izan zen deia egin zion: "Zatoz azkar, zerbait dut Savannah eta Estatu Batuetako eta mundu osoko neskentzat, eta gaur gauean hasiko da!"
1912ko martxoaren 12an, Juliettek 18 neska batu zituen eta Estatu Batuetako Neskato gidarien lehen tropa hasi zuen.
Margaret "Daisy Doots" Gordon eta haren iloba izan ziren lehen izen erregistratuak, nahiz eta berak ez zuen parte hartu lehen bileran.
Hurrengo urtean, erakundeak 'Girl Scouts' izena hartu zuen. Erakunde nazionala 1915ean sortu zen, eta Juliettek presidente jardun zuen 1920ra arte, urte hartan fundatzaile gisa onartua izan baitzen.