720-750 aminoazido dituen katea da. Hiru zati bereizten dira kadherina molekula bakoitzean, zitoplasman dagoena, zelula mintzeko zatia eta zelula kanpokoa.
Zitoplasmako zatian C-muturra aurkitzen da eta kadherinaren zatirik txikiena da. Katenina proteinetan ainguratzen da eta hauek aldi berean aktinazkomikrofiruetan[2]. Mintzean segmentu bakarra dauka, errepikatzen den glikoproteinaz osatua[3]. Zelulaz kanpo bost domeinu ditu (EC1, EC2, EC3, EC4 eta EC5) eta bakoitzak 100 aminoazido inguruko luzera du[4]. EC1 domeinua kanporen dagoen zatia da eta ondoko zelulako kadherina errekonozitzen du. EC2-an kaltzio ioia lotzen da, kadherina bien arteko atxikidura aktibatuz eta dimeroak eratuz[5].
Izaki bizidunek ehunak osatzen dituzten zelulak dituzte. Horretarako zelulek elkar ezagutu behar dute eta koordinatu egin behar dira. Kadherinak egiten dute lan hori, ondoz ondoko bi zelulen kadherinen kanpoko zatiak elkar lotu eta homodimeroak osatzen dituztenean[9]. Ca2+ ioiak behar dituzte elkarlotzeko, hauek ez badaude ez da dimerorik eratuko.
Enbrioiaren garapenean ezinbesteko garrantzia dute E-kadherinek. Zelula multzoak koordinatzen dituzte eta gastrulazioan, neurulazioan eta organogenesian paper garrantzitsua dute. Fase luteikoan dira bereziki aktiboak eta progesteronak eta endometrioko kaltzitoninak erregulatzen dute kadherinen jarduera[10].
↑Hulpiau P, van Roy F. (2009). Molecular evolution of the cadherin superfamily. The International Journal of Biochemistry & Cell Biology. 41 (2):, 349–69 or..